Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon aberatsa eta eskuarte handikoa izatera iristen banaiz, guztiz bestela jokatuko diat: sukaldaria edukiko diat, bai, eta erosotasun guztiak etxean, baina behar bezala administratuko ditiat ondasunak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 421. orr.
Dekanoak berak badu aurrekontu bat, eta berak administratu behar du diru hori uste duen modurik egokienean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.
Horrek ez du esan nahi feudoak zituztenek familiburu on gisa gobernatzen zituztenik; eta nahiz eta gizon libreak feudoak edukitzen saiatu, halako ondasunak gaur egun usufruktuak administratu ohi diren bezala tratatzen zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.
Britainia Handiak, adibidez, Konstantinoplako sultanaren izenean Zipre administratu zuen 1878tik eta Egipto 1882tik aurrera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
Gauza jakina da Estatuak burujabe izateko interesa duela, diru publikoak ondo administratuta egon daitezen, bere dirua ez dadin irten beste herrialde bat aberasteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.
Baina kontua da nik orain litro bat berbena-ur dudala nire gelan, eta ondo administratu nahi dudala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.
Gobernu zentralak eskualde eta probintzia ekoizleekin elkarlanean administratuko ditu petrolioa eta gasa, irabaziak era egokian banatuko diren baldintzarekin. Berria - Harian 2005-10-15
Southwooden esanetan, Beagle 2 misioaren aurrekontua ez zen behar bezala administratu, eta dirua berandu iritsi zen. Berria - Gaiak 2004-05-27
2003. urtean 892 milioi eurotan hazi ziren baliabide administratuak, aurreko urtean baino %9,3 gehiago. Berria - Ekonomia 2004-01-17
Alde biko trukeen kudeaketa administratu horrek ordea emaitza mugatuak izan zituen, eta 1994an merkataritza- tentsioak areagotu zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Haren zakarkeria kontrolatuak, berriz, ordenaren zerbitzariek administratu arruntekin ohi duten jokamoldearen urrintto nahastezina zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
Horrela, bai Administrazioak eta bai administratuok jakingo dugu zer lehenesten den, eta baita laguntzak banatzeko erabiltzen diren irizpideak zein diren ere. Berria - Kultura 2004-07-01
administratzen du (4); administratzen duen (4); administratzen duten (4); berak administratzen (3); berak administratzen duen (3); botere gorena administratzen (4); gorena administratzen (4)