Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina, zenbat eta gehiago ohitu Errusiarekin, mendebaldartzen ari ziren herri ez-errusiar haiek, orduan eta biziago ohartzen ziren petritar Errusiaren Mendebaldeko bernizaren axalkeriaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.
Gero, pentsatzen jarrita (ez dakit noizkoa den gero hori: trenean bertan, gure elkarrizketaren ondoko isiltasunean, trenetik jaitsita etxera iritsi nintzenean, handik urteetara hartaz oroitzean...), pentsatzen jarrita, diot, lotsaturik sentitzen naiz, neure snobismoaz, neure axalkeriaz, neure moderno izan nahi barregarri hartaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.
Beharbada hizkuntza bidezko sorkuntzarekiko kezkagatik izan liteke, bertsoetan ugariago izaten baita topikoa, sarriago axalkeria, bat-batean jardun beharraren ezinbesteko makurrak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.
Batak besteaz ez genekiena axalkeriak ziren, aipatzea ere merezi ez zutenak; karrerak, eta halakoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 220. orr.