Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axal 1 iz adkor azala.

Erreketak, lehorteak, lur axala eurien eta haizeen mende uzten dute: hautsak eta lur-hondarrak erreka eta ibaietara doaz, aitaren batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Zinezko gauzak axalez itxuraldatzen eta apaintzen, haurttoak bezala libertitzen ziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Gai hau ez da axaletik hartzeko kontua, bere ustez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 148. orr.

Jende berria ezagutzen du, axaletik, baina ez daki nola hitz egin haiekin, eta oso lagun edo ezagun gutxi ditu, familiatik eta Hewson familiatik kanpo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Irakurtzen egona zen bere gelan, eta orain jaitsi eta dena ergela, axala, belaxka iruditzen zitzaion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.

Dena den, larru-axala oraindik nahiko beltzaran daukat; lepoaldea bakarrik zurbil xamar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Orain axaleko laztan horiek ez naute asetzen, eta ustez serioak diren solasek ere ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

Batzuetan gehiago kostatzen da axaleko bi hitz alferrikako esatea, besteetan diskurtso mamitsu oso bat baino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 78. orr.

2 axaleko izond adkor

Ez ote ziren grekoak optimista eta axaleko bilakatu, eta mundua arrazoiz eta logikaz menderatu zale, aldi berean alaiago eta zientziazaleago, ahultzen, eskasten eta zahartzen hasi zirenean?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Grina natural baina ezbeharrak, nolabait esan, axaleko itxurak sortzen dituenak lirateke, nahiz gure zentzuetara atseginak izan, gure biziari funtsean eusteko beharrezko ez direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.

Axaleko jarduna da hedabideena: mamirik ez da inon ageri.Eta bere burua apur bat sosegatzeko, behin-behineko bakea, badarik ere, izan zezan, axaleko arrazoiren bat aurkitu nahi izan zuen, nolabaiteko gezur errukarri bat; nora jo, bada, arrazoi bila?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.

Izan ere, horrelakoei erreparatu ahal izateko, hizkuntzetako baten ezagutza axal-axalekoa behar baitu izan, eta guk, Hegoaldeko euskaldunok, aitortu zein ez, hezur-mamietaraino sartuta daukagu Cervantesen hizkuntza.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diska axal (4)

axaleko gipuzkoa (3); da axaleko (3)

axalekoa da (5)

axaletik bederen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus