Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzotasun 1 iz elkarren auzo direnen nolakotasuna edo egoera. ik auzokidetza.

Ezagutzen ditugu auzotasun hurbilegia ezin jasana dutenak.  Herria   2005-06-30

Rita maite nuen biziki eta hori bainoago, ezin asmatuko nukeen bizitzen haren auzotasunik gabe, haren hitzik eta ferekarik gabe, haren arnasarik gabe, haren babesik gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 89. orr.

2 iz udalerri jakin bateko erroldan egoteak sortzen duen nolakotasuna eta egoera.

Hamabi urteko auzotasuna zeukala ageri da, baina ez dugu aurkitu 1905ekoan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 61. orr.

Euskal herritartasuna dagokie Euskadiko Erkidegoko udalerrietakoren batean auzotasuna duten pertsona guztiei.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus