Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzotar iz auzo berean bizi den pertsona; auzo bateko biztanlea.

Normala zen horrela gertatzea; Alcoleako herritar bakoitza atzerritar batengandik bezain bereizirik sentitzen zen bere auzotarrarengandik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Arriskutsua iruditzen zitzaien denei, eta hura kalean ibiltzeak urduri ipintzen zituen auzotarrak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Karrikan barrena ikusita, auzotarrak marmarka eta irriñoka hasten diren horietakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

Bukatu da denboragabetasunaren menia eta aurki beteko dira pisu guztiak auzotarrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

Urratsez urrats egin zuen eguzkiak zipriztinduriko espaloi-bidea, buruarekin han-hemenka gur eginez nola etxe-ezkaratzetan puntu egiten ari ziren auzotarrei hala ostargi-belarren lorategietan makurtuta artatsu zihardutenei ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Asteburu batean, alabaina, aiton-amonenera abiatu ziren auzotarrak, eta interferentziak ez ziren haiekin joan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Iturribide kaleko gordeleku bat, auzotar batek etxekoentzat egina zena, airean joana zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzotar batek (4); auzotar baten (3)

alde zaharreko auzotarrek (3); zuten auzotarrek (3)

auzotarren artean (4); auzotarren elkarteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus