Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzolaneko besoen erdiak hantxe zeuden, zerbeza edo ardoa edanez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 9. orr.
Ez, auzolanik ez; auzokaltea egin da hemen harrapazka. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.
Zenbait aldiz, dozena bat auzolan behar ditugu muntatu elgarren artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.
Oraindik herri nordiko batzuetan, etxe bakoitzaren aurrean, auzolan ederrean, maiatz-zuhaitz bana landatzen dute, bizi-espiritu hori erakartzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.
Hori zen Herri Urrats, gutxitan obratzen baina bakarretan auzolanean eraikitzen zen euskal elkartasun zabalaren Babel kuttuna. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.
Guk auzolanen batera joanda maiz ikusten genuen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.
Auzolanaren legea zen: gaur gu zuenean eta bihar zuek gurean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.
Aittitte eta beste bost ziren, auzokoak denak, haietako bi emakumeak, eurenak amaituta aittitterentzat auzolanean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.
Herritarrak auzolanean arituko ziren, noski, mende eta mendeetako tradizioak erakutsi bezala. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.
Bestelako lana, izan ere, lan borondatezkoa, auzolana, hori ez baita batere exkax. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.
auzolanean ari (3)