Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tipo horren lana Frantziako auzapez batena da azken finean, pentsatu zuen Mikelek: dokumentazio administratiboaz arduratzen baitzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 210. orr.
Alpeetako hiri turistiko batean bizi ginen, nire senarrak kargu administratibo bat zuelako han. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Helegite administratiboa jarri dute, baina ez dute auzibidea baztertzen. Berria - Euskal Herria 2004-12-21
Prozedura administratibo bat abiatua dugu jadanik. Herria 2004-09-16
Inkestak hiru atal administratibotan banaturiko errealitatea erakusten du. Berria - Harian 2005-09-18
Ezberdintasun ideologikoen eta zatiketa administratiboen eta politikoen gainetik. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Isiltasun administratiboa ere erantzuteko modu posibleen artean zegoela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.
Aseak dira Herriko Etxeak ezartzen dizkien "oztopo administratiboez". Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Auzi administratibo gisa tratatu behar dugu, isun bat ez ordaintzeagatik atxilotu balute legez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 38. orr.
Txostenak aitortzen du legeak ez duela deus esaten indarrean sartu aurretiko ekintza administratiboei buruz. Berria - Harian 2005-05-22
Atxiloketa administratiboa izan zen. Berria - Harian 2005-02-09
Dialloren kartera pistola batekin nahastu zutela deklaratu ondoren ez dute isun administratibo single bat berbera ere jasan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.
Zigor administratibo latzak jasan zituzten, zergei muzin egiteagatik. Berria - Kirola 2004-12-15
Ikasle Abertzaleek kondenari uko egin eta JMA irakaslearen jarrera eta azken erabaki administratiboak kritikatu dituzte. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.
Planifikazio eskumena dute eta errausketaren aldeko pauso administratiboak egin ditzakete, baina ez dituzte egin. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Ez da boikota, baizik eta butxadura administratiboa sortzeko kanpaina. Berria - Gaiak 2004-10-26
Gerora, autonomia lortu ondoren, ikusi ahal izan dugu gaitasun eza, utzikeria eta harrokeria administratiboa ez direla Espainiako hiriburuaren ondasun esklusiboa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.
Muga administratiboa badago Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren artean. Berria - Harian 2005-03-05
Euskalkien banaketa eta banaketa administratiboa ez datoz bat. Berria - Euskal Herria 2004-11-30
Euskal barruti administratibo berezia antolatzea zen haren eskabide nagusia, gaur ere lortu gabe jarraitzen duena: euskal departamendua. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 149. orr.
Eremu administratibo bakoitzak bere argibide taula dauka erakusketan. Berria - Euskal Herria 2004-10-26
Eremu politiko eta administratibo ezberdinetan zatiturik eta urturik, Euskal Herria herri ukatua da. Berria - Harian 2005-11-13
Gizartean elkarbizitzarako eredu berriak garatzen ari direla azpimarratu du, eta eredu horiek esparru juridikoaren eta administratiboaren erantzuna behar dutela gaineratu. Berria - Euskal Herria 2004-02-17
Izaera administratiborik ez duen Ipar Euskal Herrian, herrialdea ez bada, Frantzia da hurbileko identifikazioa. Berria - Harian 2005-09-18
Ipar Euskal Herriari dagokionez, "berezko entitate administratibo moduan existitzen ez denez", hiru herrialdeetarako departamendua antolatzeko apustua egiten du Batasunak. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Gaur egun Bretainiako lurralde administratiboa osatzen duten lau departamenduetan. Herria 2005-01-06
Betekizunen banaketak honela laburbil zitezkeen: Bilbok hiriburu ekonomikoa izan behar zuen, Gasteiz hiriburu administratibo ezarri zuten, Iruñea beti geratuko zen hiriburu historiko-utopikotzat [...], eta Donostia... Donostiari kultur hiriburutza zegokion. «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.
Herriaren banaketa administratiboak hizkuntzan ere bazuen oihartzuna. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 42. orr.
Palestinarrei zenbait eskumen administratibo eman zaizkie, baina, aldi berean, bantustan-etan edukitzen dituzte, eta hesiak egoera hori egonkortzen du. Berria - Harian 2005-11-26
Garapen Iraunkorrerako tresna egokia da Agenda-21, tokian tokiko arazoei kudeaketa administratibo horizontelen eta herritarren parte hartzearen bidez egiten baitie aurre. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.
Departamenduko auzitegi administratiboaren aitzinean prestatzen ari dute momentu hauetan. Herria 2003-02-20
Zuzenbide administratiboan bere ospea duen Tomás Ramón Fernández irakasleak, berriz, honako hau: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.
Preso administratiboak ziren gehienak, hots, inolako auzipetzerik gabe kartzelaratu zituztenak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 163. orr.
Zerbitzu juridiko-administratiboak. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Kultura arloko ikuspuntutik begiratu eta nazio bat osatzen duela Euskal Herriak ez da dudarik, baina lurraldetasun politiko-administratiborik gabe. Berria - Kultura 2004-05-05
Herri honen historian eta literaturan mendeetan agertu izan delako, egoera politiko eta administratiboak aldakorrak eta ezberdinak izan arren. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Akusatuek 2001. urtean 47 administratibo postu betetzeko deitu ziren oposizioetan hartu zuten parte. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Herriaren banaketa administratiboak hizkuntzan ere bazuen oihartzuna. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 42. orr.
Autodeterminazio eskubidearen subjektua Euskal Herri osoa da, baina horren aplikazio esparruak oraingo banaketa administratibo politikoaren araberakoak izan daitezke. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Aholkularitza enpresak eginiko txostenak aldundiko Ogasunera bidaltza ere onartu dute -beharrezkoak diren egintza administratiboak egin ditzan-. ETC-prentsa Berria, 2013-07-31
Erabaki hau, garrantzirik gabeko egintza administratibo xumetzat hartu izan zen arren, benetan gaindikotasun handikoa dela esan beharra dago. ETC-prentsa Berria, 2013-02-22
Casadoren alderdiak proposatu du gaztelaniaren erabilerari buruzko lege bat egitea, helburu honekin: "Gutxienez gaztelaniaz egindako egintza administratiboek izango dute izaera ofiziala". ETC-prentsa Berria, 2019-04-25
Administrazio-eremuan tradizio bihurtu zen egintza administratibo orok aurrekari historiko baten berrespena behar izatea. ETC-literatura, saiakera Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000
Arauak eta egintza administratiboak etenik gabe sortzen ari dira gizarte eta ekonomia bizitzako arlo guztietan, hori baita gaur egungo sistema politikoen ezaugarri nabarmenetariko bat. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko Legea, Eusko Legebiltzarra, 2004
Gizaki arrunt afektatuarentzat, egintza administratiboa, gehienetan, legeak kasuaren gainean ematen duen azken hitza da. ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide errealistaren teoria bat: Hurrengo pausoa, R. Dworkin, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007
Egintza administratiboa edo araua eman ondoren, lehiarentzako ondorio kaltegarriak baldin baditu, aurkatzea eskatzeko aukera ematen du. ETC-zientzia, zuzenbidea Zein ahalmen dute autonomia erkidegoek merkatuko lehia babesteko?, I. Altzelai, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2009
Pribilegio horrek, nolanahi ere, badu zerikusirik egintza administratiboak betearazteko beharrarekin, eta Prozedura Legeko 101. artikuluan jaso da. ETC-zientzia, zuzenbidea Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku-hartzeko teknikak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2010
Hori prozedura administratibo kanoniko bat dugu, eta erabakia egintza administratibo kanoniko bat izango da, erreskriptu bitartez emango dena. ETC-zientzia, zuzenbidea Ezkontza-sistema eta kontzientzia-askatasuna, Ana Leturia, Igor Mintegia, UPV/EHU, 2010
Hiltegia kudeatzeko modu egokiena emakida administratiboa sortzea dela azaldu dute. ETC-prentsa Goienkaria, 2005-04-15
18/2007 Ebazpena, uztailaren 30ekoa, lurreko uhinen bidezko telebista digitala eskaintzeko zerbitzu publikoa zeharka kudeatzeko kontratuari dagozkion emakida administratiboen esleipenari buruzkoa. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 194_ 195 zbk., 2013 - urtarrila_ apirila
Eta, gainera, esan liteke inplizituki jasoa dagoela interes publikoko zerbitzuak emateko partikularrei egiten zaizkien emakida administratiboen legerian. ETC-zientzia, zuzenbidea Hirigintza-antolamendua, Juli Esteban Noguera, EHU/UPV, 2016
Eta, jakina, irrati "piratak" -maiztasunik erabiltzeko emakida administratiborik gabe zeudenak dialean-, emankizun lizentzien zain zeudenak, bereziki Bilboko hirigunean, eta baita "libre" izenekoak ere, tokiko izaera zutenak eta ordezko programazioa, gehienetan euskaraz, igortzen zutenak. ETC-entziklopedia Euskal Herriko irratia, Wikipedia
Plataformako kideen ustez, esleipen administratibo horretan irregulartasunak daude: "Lur eremu horren erabilera zehaztu behar lukeen Plan Berezia onartu aurretik eman baitzioten proiektua enpresa horri". ETC-prentsa Berria, 2006-10-31
Espainiako Entzutegi Nazionalaren atal kontentzioso-administratiboan helegitea jartzeaz gain, Espainiako Ingurumen Ministerioko sei karguren aurkako kereila kriminala ere aurkeztu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Aurki beste helegite kontentzioso-administratibo bat aurkeztuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Unitate administratiboa, banaketa administratiboa edo zatiketa administratiboa, estatuek administraziorako sortutako estatu azpiko unitate geografikoa da. ETC-entziklopedia Unitate administratibo, Wikipedia
Unitate administratibo horietan Nafarroa Aragoiko eta Gaztelako probintzia batzuekin batera dagoelako (edo unibertsitate-barrutiaren kasuan, oso berriki arte) eta ez, sortu nahi den elizbarrutiarekin bezala, beste euskal herrialdeekin. ETC-literatura, saiakera Gu, nafarrok, Xabier Zabaltza, Alberdania, 2007
Gaiak sailei edo berorien azpikoak diren unitate administratiboei egoki dakizkieke; helegite eskubidea bermatua egon behar da. ETC-literatura, saiakera Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Gregorio Monreal (Argitaratzailea) (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Ekimena hankamotz eta herio mehatxuarekin sortu da; unitate administratibo desberdinetan diren ahaideen faltan eta espainiarrek kontra egiteko artilleria guztia erabiliko dutenaren ziurtasun osoarekin. ETC-prentsa Berria, 2008-07-05
Marmari taldeak ohartarazten du zirkuito elebidunik ez baina euskara-gaztelania itzulpenerako unitate administratiboak jarriko direla. ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-12
Guretzat ditugu Donetsk eta Luhansk antzinako eskualdeetako unitate administratibo guztiak. ETC-prentsa Berria, 2015-02-27
Adierazpen, proiektu eta asmoez harago, unitate administratibo berria sortu du lauko gobernuak, "LGTBI komunitateari arreta eta babesa eskaintzeko, eta eskubide berdintasuna sustatzeko xedez". ETC-prentsa Berria, 2017-05-16
Hori guztia aurrera eramateko, legez besteko proposamenaren bidez, "pentsioen osagarriak kudeatuko dituen unitate administratibo espezializatu bat" sortzeko eskatuko dio Jaurlaritzari. ETC-prentsa Berria, 2018-03-22
Azkenik, unitate administratibo espezializatu bat sortzea pentsio osagarriak kudeatzeko. ETC-prentsa Berria, 2018-03-23
Kokapen-seinaleak honetarako erabil daitezke: bi estaturen arteko mugak adierazteko, edo estatu barruko bi unitate administratiboren arteko mugak, herri baten izena, ibai bat, portu bat, toki bat, edo antzeko beste inguruabarren bat adierazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra, IVAP/IZO, 2003
Nafarroako Gobernuak Iruñean euskara-gaztelera itzulpen ofizialeko unitate administratiboa sortuko du. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-Zuzenbidea: Testu-bilduma euskaraz, (Euskaltzaindia), IVAP/IZO, 2007
Nafarroako Gobernuko eledunaren menpean unitate administratibo bat egonen da, Nafarroako Gobernuko Eledunaren Bulegoa deitua. ETC-zientzia, zuzenbidea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2011
Izan ere, erromatar probintzia bat ez zen unitate administratiboa; aginte militar bat zen, eta zehaztua eta norbaiti esleitua izan behar zuen existituko bazen. ETC-zientzia, zuzenbidea Antzinateko greziar munduaren historia politikoa, Marie-Françoise Baslez, EHU/UPV, 2017
Zalantzarik gabe, Euskal Herriaren zatiketa administratiboarekin dauka horrek zerikusia. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 19. orr.
Zatiketa administratiboarena jan-jana dugulakoa, ez da oraingoa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 21. orr.
Aurrera begira, halakorik errepika ez dadin, "Euskal Herrian indarrez ezarrita dagoen zatiketa administratiboa gainditu» behar da, erakunde euskaltzalearen ustez. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Bestea: "Aurretik dauden edo berriki sortzen diren zatiketa administratiboek ezin dute oztopo izan hizkuntza suspertzeko». Berria - Harian 2005-09-23
Zatiketa administratiboa ere aintzat hartzen du egitasmoak. Berria - Kultura 2004-05-21
Udalak txosten bat eskatu zion Zuzenbide Administratiboko irakasle bati. Berria - Harian 2005-09-07
Eta zuzenbide administratiboan bere ospea duen Tomás Ramón Fernández irakasleak, berriz, honako hau. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.
Hala, zigor zuzenbidera jo beharrean Vok zuzenbide administratibora jo bazuen, irabazteko gehiago izango zukeela esan zuen Gobernuak. Berria - Gaiak 2004-07-09
admginistratiboa eta (3); administratibo bat (9); administratibo bati (3); administratibo eta (10); administratibo guztiak (3); administratibo hori (4); administratiboa aurkeztu (3); administratiboa ez (5); administratiboa jarriko (3); administratiboa jarriko du (3); administratiboak eta (7); administratiboen gainetik (3); auzitegi administratiboak (6); auzitegi administratiboan (4); auzitegi administratibora (3); banaketa administratiboak (3); barruti administratibo (3); eremu administratiboak (3); eta administratibo (3); eta administratiboak (6); isiltasun administratiboa (3); juridiko administratibo (3); juridiko administratiboak (3); muga administratibo (4); muga administratiboa (3); muga administratiboak (6); neurri administratibo (3); paueko auzitegi administratiboak (3); politiko administratibo (5); politiko administratiboa (3); politiko eta administratibo (3); politiko eta administratibo (3); tresna administratibo (3); zatiketa administratiboa (4); zigor administratiboak (3)