Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
auzokidetza iz elkarren auzo direnen nolakotasuna edo egoera. ik auzotasun.
Eñaut Etxamendi-k ere du, ezagutzen diogun talenduarekin, ekonomiaren auzokidetzaren baitezpadakotasuna azpimarratu, historian ta munduan gaindi egin eta egiten diren etsenplu interesgarri batzu aipatuz. Herria 2001-05-24
Kaseta hau agertzean, jadanik iragana izanen da Leopold Darritchon-ek Donapaleuko Errecart ikastetxean, maiatzaren 23-an, egin duen mintzaldia ekonomian auzokidetzaz. Herria 2001-05-24
Espainiaren proposamenaren arabera, Europako Auzokidetza Tresnaren % 3 bideratu beharko litzateke immigrazioaren kontrolera. Berria - Harian 2005-12-16