Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

administrari 1 iz administrazioko enplegatua edo langilea.

Hasieran, nire amak eramaten zituen kontuak eta paperak, ordenagailuak iritsi ziren arte, eta orduan, ondo zihoakigunez, administrari bat hartu genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Noizean behin etorri eta bazkaltzera gelditzen ziren bisitariei, udaleko edo probintziako ordezkariei edo ehizaldi handietara etortzen zirenei, etxaldearen administrariak egiten zien harrera basoko etxean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

CDJA-ko presidente/ordea, Lur Berriko administraria, SRA ordezkatze zerbitzu burua, Garapen Kontseiluko kidea.  Herria   2001-01-25

Diputazio probintzialeko administrarietatik hasi eta ospitaleko kinina Atocha kaleko botiketan saltzen zuen barneko ikasleen elkarte bateraino, era guztietako saihesbideak zeuden, seguru asko, han.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Paul Bremer Washingtonek Iraken izendatutako administrari nagusiak adierazi zuen Ameriketako Estatu Batuek herrialde honetatik alde egin lezaketela, agintari irakiarrek hala eskatuz gero.  Berria - Mundua   2004-05-15

Badatoz komekatzera ministro kontseiluko behin-behineko lehendakaria oposizioaren burua euskal kostaldeko herrietatik etorritako enbaxadoreak erreginaren administraria.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 165. orr.

Lehenagotik banuen haren aferen aditzea administrari eta bulegariekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Administrariak, enplegatuak, merkatariak, kafetegian besteei aditzen egoten direnak: berrogei urteetara hurbiltzean, kanporantz isuri ezin duten esperientziaz puzturik sentitzen dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 124. orr.

Arazo psikologikoak dituzten gizonentzako zentro batean, Georgi Lulchev psikiatra, neurologoa, administraria, enpresaburua eta zuzendaria da, dena batera.  Berria - Kultura   2006-02-23

2 (izenondoekin)

Thiboust-Gouron jauna, Lan-Auzitegiko lehendakaria, Bobot jauna, itsas administrazioko administrari nagusia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 161. orr.

Kargua utzi du Paul Bremerrek, Ameriketako Estatu Batuek Iraken izendatutako administrari zibilak, hala eskatu diolako.  Berria - Mundua   2004-04-09

Bilera berezian AEBek Bagdaden izendatutako administrari nagusi Paul Bremerrek parte hartuko du, besteak beste.  Berria - Mundua   2004-01-18

Iruñeko Udaleko administrari laguntzaile izateko azterketak urriaren 2an hasiko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Kafkaren honako hitzak aurkituko genituen, 1907ko urrian administrari laguntzaile lanean hasi berria zelarik idatzi zituenak: "Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre-kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 77. orr.

Hamaiketan, Prefeta, jai bat ari baitzen ematen, bere kezka agertzen ari zen sei administrari txolinen aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 75. orr.

Rocco Sabelli Apriliako administrari ordezkariak atzo jakinarazi zuen aztertzen ari direla datorren urtean ez aritzea GP Motoetan.  Berria - Kirola   2004-11-27

3 (hitz elkartuetan)

Espaloi zabaletan, enplegatu eta administrari jendetza bizi bizia zebilen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.

Bulegari eta administrari istorioak ugari aditu zizkioagu, bere "larrutegi" famatuan, eta hori guztia egiazkoa den sinesteko ere, lanak!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Bidezaingo Zuzendaritzako administrari-ofiziala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

4 (izenondo gisa)

Seguru ez zarela gutaz gogoratzen, funtzionario administrari baten alargun gaixoaz (beti doluz jantzita) eta bere alaba nerabe argalaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

5 administrari laguntzaile

Iruñeko Udaleko administrari laguntzaile izateko azterketak urriaren 2an hasiko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Iruñeko Udalerako administrari laguntzailerako 2001ean egin ziren oposaketetan, ustez gertatutakoarengatik 12 lagunek epaiketa izan zuten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Eta bertan Kafkaren honako hitzak aurkituko genituen, 1907ko urrian administrari laguntzaile lanean hasi berria zelarik idatzi zituenak: "Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre-kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus