Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arima edo esentzia (karaktere, etc.) espainolaz autua ez da izaten, arima edo esentzia berba espresuki aipatzen denean bakarrik, noski. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.
Bien bitartean, iskanbila baretua zen eta Druida Nagusiak bere autuarekin jarraitu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 32. orr.
Pentsatuko duanez, lantokian ordurako ondo jakinean zegoan mundu guztia kontuaz, eta modu arraro samarrean begiratzen zidatean: italiarra zen sailburu bakarra nintzelako ere bai noski, eta ondo ere ondo imajina nitzakean nire bizkarrean erabiliko zituzten autuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.
Handiagoa bide zen Pizkunde garaiko autu edo solasen eragina. Berria - Kultura 2004-05-11
Dibortzioaren autuak etxe barruan eztabaidatu behar dira, eskandalurik gabe. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.
Tira, geure autura etorrita, hurrengo egunetan ez nuen Luela ikusi, eta horri esker lasaiago ibili nintzen bizkarrean neuzkan loturak noiz kenduko zain. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 152. orr.
Zer-nolako zentzugabekeria zen hiriko biztanle guztiek aho-mihitan zerabilten autu hori? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.
Inork ez dezala pentsa, ordea, balio estetiko edo estilistikoen galbahea erabili dugunik: idazle nagusien maisulan onetsiak eta ezezagunen zirriborro ia galduak maila berean jarri ditugu, literatura gorenaren aldamenean ardandegietako autu-mautuak eta egunkarietako hitz gurutzatuak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 17. orr.