Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autozentsura (ETCn 349 agerraldi, horietatik 181 azken sei urteetan) iz norbaitek, politikaren edo moralaren aldetik aitzakiarik izan dezaketelakoan, bere lanei edo ekintzei ezarritako muga.

Horrela, anitzek sentitu dute barne kartzela kolektibo hori nola den, baita, zentsura edo autozentsura zer den.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 306. orr.

Autozentsura asko darabilkigu orokorrean sorkuntzaren munduan bizi garenok, alde batetik trebeziak erakusteko garaian lotsak sartzen zaizkigu, edo aparteko harrokeriaz autodidakten istorio zaharra kontatzen dugu.  Berria - Kultura   2006-03-15

Hantxe bertan zapatak erantzi, eta oinekin zer arraio gertatzen zen ikusteko zorian egon zen, baina espaloiaren kuxidadeak eta autozentsurak halako lotsagabekeria bat egitetik libratu zuten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.

Zure zalantza uneak (oso barneratua duzu autozentsura) salatu egin zaitu: nazionalista erradikal itsu bat zara!  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.

Baina etsaiek ez dute gure autozentsuraren batere beharrik, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus