Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autozale batzuk igaro ziren, jaramonik egin gabe. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.
Txikitatik zen autozale porrokatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.
Autozaleek aukera bikaina izango dute asteburu honetan, bi proba jokatuko baitira. Berria - Kirola 2004-05-29
Hain zeuden garesti erregaiak, non autozaleek gasolinarik ez hartzea erabaki baitzuten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 102. orr.
Hurrena autozale batek esan zuen ikusi zuela etxera bidean, hiriko periferian dauden semaforo horietako batean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 138. orr.
Errepide probintzialaren mozketaldia ezin hobeto zihoan: autoak heldu eta gelditzen ziren, autozaleak biraoka hasten ziren, buelta eman zortzi-bederatzi kilometro atzera eta bigarren mailako errepideetatik abiatzen ziren, itzulingurua eginez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.