Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adlatibo 1 izond deklinabide kasuez mintzatuz, noranzkoa adierazten duena.

Adlatiboan -ra zein -rat eta -gana zein -ganat onartu ziren: etxera zein etxerat eta lagunarengana zein lagunarenganat laurak dira Batua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 196. orr.

Aukera hauexek egin dira: soziatibo singularrean -agaz eta pluralean -akaz, destinatiboan -entzat eta hurbiltze adlatiboan -rantz.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 124. orr.

Ez dute uste soziatiboko -kin, destinatiboko -endako eta hurbiltze adlatiboko -rutz, esate baterako, aintzakotzat hartu behar direnik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 124. orr.

2 adlatibo bukatuzko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Muga-adlatibo edo adlatibo bukatuzko, norainokoa adierazten duena eta -raino kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena. ETC-entziklopedia   Adlatibo, Wikipedia

3 adlatibo destinatibo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Adlatibo destinatibo, -rako deklinabide-atzizkiaren bidez gauzatzen dena. ETC-entziklopedia   Adlatibo, Wikipedia

4 hurbiltze adlatibo

Hurbiltze adlatiboan Ipar Euskal Herrian erabili ohi diren -rat eta -ri buruz eta Bizkaiko sortaldeko eta Deba arroko -rutz: etxerat buruz zein zuri buruz, alde batetik, eta etxerutz, bestetik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 196. orr.

5 muga adlatibo (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

5) Muga adlatiboko aldaera d-dunak Lapurdiko eta Nafarroa Behereko iparraldean baizik ez zaizkigu ageri, Nafarroa Beherean erdiguneko eskualde zenbaitetarat zertxobait jaisten badira ere. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Denborazko muga-adlatiboan -ak artio postposizioa da zabalena (sei oonak artio 'seiak arte', zazpi oenen artio... ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskalkien sailkapen berria, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Muga-adlatibo edo adlatibo bukatuzko, norainokoa adierazten duena eta -raino kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena. ETC-entziklopedia   Adlatibo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus