Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure gizartean hain erroturik ditugun konformismo eta autoritarismoari aurre egiteko gomita da bere ekarpena, baita desobedientzia zibilerako deia ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 133. orr.
Autoritarismoa zuen amak sesioetatik onik irteteko bide bat. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.
Urte hauetan guztietan beldurretik libratzeko prozesu izugarri luzea egin dugu, baina autoritarismoak bidea egin du gure gizartean eta antzinako formuletara jotzen ari da, beldurrera. Berria - Kultura 2004-02-25
Ildo horretan, Washington kezkatuta agertu zen herenegun "autoritarismo keinuak" zirela eta. Berria - Mundua 2004-03-16
Bere autoritarismoak hainbat protesta eta altxamendu sorrarazi zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.
Diktadurak eta autoritarismoek aurpegi asko dituztela aipatu dit Mariok; eder itxuran mozorrotzen direla nonahi. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 143. orr.