Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maeztu-k, liberaletik autoritario bilakatua jada, Instituziokoak aitzindaritzat ezagutuko ditu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.
Gezurra badirudi ere -gerentea pertsona autoritarioa baita-, onartu egin zuen, beharbada saltzaile hoberena berari ere ez zaiolako atsegina gertatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.
Indarkeriazalea eta autoritarioa izanik, Zilonek ezin izan zuen jasan inor ausartu izana bere gogoari uko egiten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.
Desbideratze kasu haluzinagarrienak gertatu ohi dira sistema autoritarioenak bideratzen diren herrietan eta, horrexegatik beragatik, halako tolerantzia dago giza bitxikeria harrigarrienen aurrean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 81. orr.
Beharbada, bere umorea zakarragoa da nirea baino, eta bere tonua autoritarioagoa; baina, auskalo, beharbada asper-aspertuta egongo zen Thulekoak bizkortzeko kanpaina haren lema eta mezu publizitarioekin, eta horrek bere onetik aterako zuen batzuetan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.
"Marokoko monarkia autoritarioari eta faxistari bost, ni gose greban hiltzea». Berria - Mundua 2004-01-30
Monarkia autoritario eta faxista baten inguruan hitz egiten ari gara. Berria - Mundua 2004-01-30