Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikasleak autopsiak egiten ikasten hasten direnean, irakasleek askotan estaltzen dizkiete begiak hildakoen gorpuei. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.
Haurraren amak gauak gauari ekar erazi zuen medikuak ez zuen ehorzteko baimenik eman eta prokuradoreak lehen epean autopsia manatu zuen. Herria 2001-01-18
Erietxean, edo autopsia egiteko garaian, edo epaitegiko paperekin, edo... nik ahal dakit! Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.
Gorpua arratsalde hartan ekarriko zuten Donostiara familiak eskatutako autopsia egiteko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 159. orr.
Autopsietan eta, berrikiago, pertsona bizietan egindako zuzeneko miaketen ondorioz, ezagupen asko dago gaur egun garun-azalaren antolamenduari buruz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Autopsiak dio bihotzekoa burmuin eta biriketako edemek eragin zutela; ez dute sustantzia toxikorik atzeman hilotzean. Berria - Kirola 2004-02-17
Ni autopsia sailekoa naiz, morguekoa, eta hildakoak ekarri eta ekarri ari ziren. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.
Bost nebarrebok autopsiaren zain geundela, gure aita ohatilan etzanda zegoela, Imanol izan zen negarrez errementatu zena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.
autopsia bat (3); autopsia egin ondoren (5); autopsia egin zioten (3); autopsia eginen diote (3); autopsia egingo diote (4); autopsia egiteko (19); autopsia egiten (4); autopsia egitera (7); egin zioten autopsia (3); egingo diote autopsia (6); eraman zuten autopsia (4); gorpuari autopsia (6)
autopsiaren arabera (6); autopsiaren zain (4); egindako autopsiaren (5)