Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Miraz, gainera, eskuaren jokamolde autonomo hark beste sentimendurik ere ekarri ziolako gogora; sentimendu nahasi samarrak, baina ez zuen hartan gehiago sakondu nahi izan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 55. orr.
Kontzilioaren tesia hau zen: definizioz autonomo den mundu modernoan badago tirria espiritual handi bat. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 102. orr.
Klase borrokarako euskal esparru autonomo hura amaitzear zegoen, hala ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.
Gure itzalari so gelditu gara eta, hainbatetan legez, era autonomoan mugitzen dela iruditu zaigu, filme batean, gutariko bakoitzak sortzen duena beste norbaitek duela agintzen sinetsita. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 162. orr.
Gizakiaren hizkuntz gaitasunak hizkuntzaren diseinuari eta erabilerari dagozkion ezaugarri berezi batzuk ditu, adimenaren beste osagai batzuekiko autonomo samarrak. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.
Ordokia bost kilometrora baino ez zegoen, baina meategia errepublika autonomo koxkor bat zen alderdi guztietatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Badakit pertsona autonomoa naizela, eta ez dut uste egiten dudanaren kontu eman behar dizuedanik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.
Zure eskuek pertsonalitatea dute, autonomoak dira. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 38. orr.
Euskal Herrian beti familiak, elizak, tradizioak agintzen zuen; ez dugu izan subjektibitatearen edo kontzientzia autonomoaren tradiziorik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.
Oi monarka ttiki autonomook, zeinen gaizki konprenitzen gaituzten beti! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.
Langabezi saria amaituta beltzean ibili beharra dauka, autonomoetan alta emanez gero zulora doa-eta artez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 15. orr.
Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea putatara joaten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
Albert Pierrepoint ez zen funtzionarioa izan bere osaba Harry bezala; ia esan genezake langile autonomoa zela, bere kontura egiten zuela lan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.
Langune askotan enpleguen eraldaketa handia izan da: lanpostu tradizionalak desegin eta beste kontratu-lotura duten lanpostuak sortu dira, are baldintza kaskarragoekin (sasi-autonomoak, aldi baterako enpresentzat lan egiten dutenak, edota orduka lan egiten duten langileak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.
Autogintzan eta gidaririk gabeko auto autonomoan erabakigarria izango da 5G teknologia. ETC-prentsa Berria, 2017-10-27
Auto elektrikoarekin batera, auto autonomoa zabaltzen hasiko da. ETC-prentsa Berria, 2019-03-17
Eta auto autonomoak izaten ditugunean, zer? Zeinek erabakitzen du auto horren portaera? ETC-prentsa Berria, 2019-11-16
Ibilgailu autonomoa, ezaguna da ere gidari gabeko autoa bezala. Auto autonomoak giza kontrolaren ahalmenak imitatzen ditu. ETC-entziklopedia Auto autonomoa, Wikipedia
Euskal Erkidego Autonomoko jokalariek osatuko dute taldea, eta Frantziako Bourgogneren aurka jokatuko du. Berria - Kirola 2004-10-08
Madrilek argitu duenez, Espainiako Gobernuak eta erkidego autonomoek lehiatila bakar bat sortuko dute, eskariak batera egin ahal izan daitezen. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Dena den, Euskadiko erkidego autonomoan du ezak arrakasta handiena ukan, %33-etarat heldu baita. Herria 2005-02-24
Udal eta erkidego autonomo askotako gobernuek antolatzen dituzten kirol eta kultura ekitaldietan babesle bakarra izaten da Corte Ingles. Berria - Harian 2005-10-26
NBEko idazkari nagusiaren bake prozesuak planteatzen duenez, uharteak bat egingo luke bi erkidego autonomok osatuko luketen konfederazioan. Berria - Mundua 2004-02-11
35. Espainiako Erkidego Autonomoetako IG gastua, BPGren ehunekoetan (2000 urtea). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.
Berak esandakoaren arabera, haietatik 18-20 bat baino ez dira Euskadiko Erkidego Autonomoan bizilekua dutenak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 21. orr.
Larritasuna areagotzen ari da Georgia eta honetatik askatzeko borrokan ari den Hego Osetia errepublika autonomoaren arteko mugaldean. Berria - Mundua 2004-07-11
Ordokia bost kilometrora baino ez zegoen, baina meategia errepublika autonomo koxkor bat zen alderdi guztietatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Eskafandra autonomoa edo urpeko arnasgailua asmatu zuen (Emile Gagnanekin batera), urpean filmatutako irudiekin ehundik gora dokumental osatu zituen, espezie ugari aurkitu zituen, eta itsaspeko bizitzaren dibulgatzaile nagusietakoa izan zen, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2016-09-25
Ibilgailu autonomoa, ezaguna da ere gidari gabeko autoa bezala, auto autonomoak giza kontrolaren ahalmenak imitatzen ditu. Ibilgailu autonomo bezala inguratzen duen ingurunea nabaritzeko gai da. ETC-entziklopedia Auto autonomoa, Wikipedia
Autoa: Lur arraseko ibilgailu autonomoa. ETC-literatura, saiakera Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles, Alberdania, 2018
Hurrengo belaunaldietako sistemen artean izango dira 4 x 4 ibilgailu autonomoak, artikulazio malguak dituzten roboten kontroladoreak, manufaktura adimendunean oinarritutako sistemak, espazio-estazioak eta itsas hondoaren ikerketa. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008
Hori bai, aukera dago ontzia sokarik gabe ibiltzeko, ibilgailu autonomo gisan. ETC-prentsa Berria, 2009-06-04
Alemanian argi dute: 2040rako ibilgailu autonomoak izanen dituzte kalean. ETC-prentsa Berria, 2015-09-05
Azken urteotan probatzen ari diren ibilgailu autonomoek logika erabiltzen dute istripuek sortutako egoerei aurre egiteko, baina programatzaileek zehaztutako arauen arabera erabakitzen dute. ETC-prentsa Berria, 2016-06-26
Ibilgailu autonomoen esparruan ere aurrea hartzen ari da Txina. ETC-prentsa Berria, 2018-11-07
Ildo horretan, ikasle-irakasle harremana aldatu eta irakasleak "ikaslearen gidari eta haren ikaskuntza autonomo eta esanguratsuaren bultzatzaile" izateko trebatu beharko duela adierazi zuen Abregok. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-14
Apraitzek "
Hasiak ginen ikaskuntza autonomoa bultzatzen, eta berebiziko ahaleginak egiten ikas-prozesuaren emaitzari baino, prozesuari berari begiratzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Helduen euskalduntzearen IV. jardunaldiak, HABE UEU, 2002
Eskola-liburutegia informazio gizartean beharrezkoak diren konpetentziak eta ikaskuntza autonomoa garatzeko beharrezko baliabidea dela uste da. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 155 zbk., 2006 - uztaila-abuztua
Autoebaluazio interaktiboa nabarmentzen da ikasleen ikaskuntza autonomoa sustatzeko gaitasuna duelako; horregatik, garrantzi handia du Goi Hezkuntzako Europar Eremuarekin elkartzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 59 zbk., UEU, 2006 - urria-abendua
Ikaslearen parte-hartzea sustatu behar da, kooperazioa landu eta ikaskuntza autonomo eta iraunkorra bultzatu. ETC-zientzia, zuzenbidea Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak, Askoren artean, UEU, 2013
Ikasleen aurrezagutzak aztertzen ditugunean, has gaitezke ikasgaia lantzen; baina jaso ditugun erantzunen arabera modu batera edo bestera eramango dugu aurrera gure programa, ikasleen ikaskuntza autonomoa bultzatu nahi baitugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Gorputz adierazpena Lehen HezkuntzanVizcarra MT, Askoren artean, EHU, 2014
MA-ekin lan egiterakoan irakasleek lez ikasleek rol tradizionaletik aldentzen diren gaitasun berriak garatu dituzte, besteak beste, arrazonamendu kritikoaren aktibazioa, ikaskuntza autonomoa eta kolaboratiboa, arazoen taldekako ebazpena eta erabakitzeko gaitasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Hezkuntza-softwarea deitzen zaio irakaskuntzara eta ikaskuntza autonomora zuzendurikoari eta, gainera, gaitasun kognitibo batzuen garapena ahalbidetzen duenari. ETC-entziklopedia Hezkuntza-software, Wikipedia
Bigarren fasea, klasetik kanpoko ikaskuntzan zentratzen zen, beste era batera esanda, ikaskuntza autonomo eta nonahikoan. ETC-entziklopedia Ikaskuntza elektroniko mugikor, Wikipedia
Gernikako Estatutua: "Euskal Herriko komunitate autonomoak eskatu ahalko dio Espainiako gobernuari itunak eta komenioak egin ditzala euskara zaindu eta bultza dadin». Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Era berean, Espainiaren menpeko komunitate autonomoetako balantza fiskalak berehala argitaratzeko exijitu zion Zapaterori ERCko buruak. Berria - Mundua 2006-01-04
Turisten jatorriari buruzko atalean, kopuru handienak ematen dituzten komunitate autonomoak baino ez dira ageri: Euskadi, Katalunia, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia... Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 207. orr.
Aldiz, beste herrialdeetan deklaratu gabeko lana eta langile autonomo faltsuak ugaritu egin direla dio txostenak. Berria - Ekonomia 2006-02-09
Langileok, behin trebatu ostean, langile autonomo bihurtuko lirateke, eta kooperatiba bat eratuko lukete. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Gaur egun Tirapu langile autonomoa da. Berria - Kirola 2006-02-17
Albert Pierrepoint ez zen funtzionarioa izan bere osaba Harry bezala; ia esan genezake langile autonomoa zela, bere kontura egiten zuela lan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.
Mugimendu autonomoaren balio batzuk gorde direla iruditzen zaizu: autoantolakuntza, hierarkizazioaren aurkako jarrera...? Berria - Kultura 2004-04-22
Jomuga nagusia da AHTren aurkako "borrokaren antolakuntza propioa sendotzeko bideak» aztertzea, eta, horregatik, osoko bilkura egin ondoren, mugimendu autonomoa bultzatzeko erari buruzkoa izan zen lan batzordeetako bat. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Adibide bat aski izango da ulertzeko: hirurogeiko hamarraldian Japonian zinemaskopen filmatutako film askotan (Shohei Imamurarenetan batez ere) mugimendu autonomoa izaten du markoak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 141. orr.
Orain bost eskualde autonomo daude Txinan, 30 prefektura autonomo eta 120 distritu autonomo. ETC-prentsa Berria, 2006-10-05
Hubei probintzia, prefektura mailako hamabi hirik, prefektura autonomo bat, azpiprefektura mailako hiru hiri, eta konderri mailako baso gune batek osatzen dute. ETC-entziklopedia Hubei, Wikipedia
Nujiang Lisu Prefektura autonomoa, Yunnan probintzian. ETC-entziklopedia Lisu etnia, Wikipedia
autonomo bat (16); autonomo batean (3); autonomo bateko (3); autonomo baten (7); autonomo bezala (4); autonomo gisa (12); egitura autonomo (3); elkarte autonomo (3); erkidego autonomo (7); gobernu autonomo (3); komando autonomo antikapitalistek (4); komando autonomo antikapitalistetako (6); langile autonomo (6); lurralde autonomo (4); proiektu autonomo (4); udalerri autonomo (4); unibertsitate autonomo (6)
autonomoa da (9); autonomoa dela (4); autonomoa egingo (3); autonomoa ez (4); autonomoa izan (3); autonomoa osatu (3); bartzelonako unibertsitate autonomoa (3); bilboko unibertsitate autonomoa (3); erakunde autonomoa (3); proiektu autonomoa (4)
autonomoak berriz abian (3); autonomoak dira (4); autonomoak direla (4); erakunde autonomoak berriz (5); erkidego autonomoak (3); instituzio autonomoak (5); langile autonomoak (4); sasi autonomoak (3); unibertsitate autonomoak (3)
elkargo autonomoan (3); era autonomoan (5); euskadiko erkidego autonomoan (6); gobernu autonomoan (4); modu autonomoan (4)
erkidego autonomoaren (3); gobernu autonomoaren (6); langile autonomoaren (3)
erkidego autonomoek (3); komando autonomoek (3)
autonomoen esku (4); autonomoen federazioak (3); erkidego autonomoen (6); garraiolari autonomoen sindikatuak (5); herriko garraiolari autonomoen (6); langile autonomoen (11); udalerri autonomoen (3)
autonomoko buru (3); bartzelonako unibertsitate autonomoko (13); erkidego autonomoko (3); gobernu autonomoko (3); madrilgo unibertsitate autonomoko (8); unibertsitate autonomoko irakasleak (3)