Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autonomismo iz politika-sistema, estatu bat osatzen duten eskualde edo erkidegoen autonomian oinarritzen dena; sistema horren aldeko doktrina.
Hortik aurrera beste hainbat irakurketa egin nahi izan dira; zenbaitzuek esan dute autonomismora itzultzea dela, baina nik ez dakit non ikusten den hori. Berria - Euskal Herria 2006-01-03
Autonomismo ahoxuriaren zer-nola horiek, zehaztasunik gabeko definizioak, egitateak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 207. orr.
Autonomismotik eginiko zerbait da, eta ez du kontuan hartzen Espainiako Gobernuak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk 25 urtez Lan Harremanetarako Euskal Esparrua oztopatzen saiatu direla. Berria - Ekonomia 2004-09-15