Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autonomia 1 iz estatu baten barnean bere burua hein batean gobernatzen duen herriaren egoera.

Autonomiaren hogei urte hauek, gure elkarbizitza bermatu dutela ahaztu barik ere, mota askotako lapur, ergel eta lotsabakoak sortu dituzte.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

Atzo bilera egin zuten Espainiako Nekazaritza Ministerioko arduradunek autonomia erkidegoetako arduradunekin.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Ostatuan, jendea bere lurraldearen autonomiaz mintzo da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.

Ez da ahantzi behar Euskadi errepublikaren alde jokatu zela, gobernuak hitzemana ziolakotz aspaldian galdatzen zuen autonomia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

Argi zegoen, ordea, kolpea eman zutenek ez zutela gure eskubiderik eta gure autonomiarik errespetatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 50. orr.

Telesforo Monzonek hitz egin zuen lehenik, hangoa amaituta Tolosara joan beharra omen zeukan, horregatik bera lehenik, Madrilek behin eta berriz ukatzen zuen autonomiari buruzko hitzaldia ematera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.

Datorren urtean autonomiari buruzko erreferenduma da egitekoa.  Berria - Harian   2005-12-20

Gerora, autonomia lortu ondoren, ikusi ahal izan dugu gaitasun eza, utzikeria eta harrokeria administratiboa ez direla Espainiako hiriburuaren ondasun esklusiboa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Irabazi zutelarik, argi zen denentzat ipar amerikarrek ez zutela inondiko autonomiarik bertako jendeei eskainiko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

2 iz norbaitek edo zerbaitek bere kabuz aritzeko duen askatasuna edo askatasun maila.

Baina iloba honek poliki-poliki autonomia lortuko du, bere buruaren jabe egiten saiatuko da, bere kontura bizi eta benetako Gary ordezkatzen hasiko da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 73. orr.

Ikastetxeak zenbat eta autonomia handiagoa izan, orduan eta emaitza hobeak lortzen dituzte ikasleek.  Berria - Harian   2005-03-22

Ez nuke, bada, itxura faltsurik eman nahi, ez dut atsegin izateagatik autonomia galduko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Errazagoa da hori onartu eta horretan uztea, eta nire poz eta tristura guztiak hormonen errua izan direla sinistea, baina hormonen esistentziak eta haien eraginak autonomia kentzen dit.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Maila berean jarri nahi dira, erien autonomiaren alde, betiere medikua lagun, aholkulari eta gidari dutela.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Zientzialariek aspalditik ziotenez, esnea ugaztunek ume txikiei ematen dieten elikagaia da; ume hori autonomiaz jantzi ahala, amaren esneak bere rola galtzen du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Literaturaren autonomia erreibindikatzeko garaiak joanak dituk dirudienez, ez zakiat noiz arte.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 80. orr.

Baina, liburuaren azken aldera gertatzen da, postmoderniarekin erlatibismoa hain zuzen indibiduoaren autonomia eta askatasunaren lehen baldintza bilakatu dela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 167. orr.

Belaunaldi bakoitzak autonomia gradu diferentea eduki du: gure amak eduki zuena, nik eduki nuena eta nire alabak edukiko duena ezberdinak dira, ez dute zerikusirik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

3 iz ibilgailu bat erregaia berriz hartu beharrik gabe ibil daitekeen denbora edo distantzia.

Segurtasun arrazoiengatik, oso inportantea bide da argindar-etendurarik ez egotea Tetra martxan dagoen bitartean, eta horregatik bateria osagarri txiki batekin datoz, zortzi orduko autonomia ematen diena antza.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

4 autonomi elkarte (Euskaltzaindiaren Hiztegian autonomia erkidego agertzen da)

Ondotik, Miren Mateo anderea mintzatuko da esplikatuz Euskal Autonomi Elkartean nolako jokamoldea duten euskararen hedatzeko.  Herria   2002-11-21

Jaurlaritzak onartu du eta beste zenbait autonomi elkartetan ere onartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Zazpi herrialdek osatzen dabe Euskal Herria eta hiru administraziotan banatuta dagoz: Euskal Herriko Autonomi Elkartea eta Nafarroako Foru Komunitatea Estatu Espainiarrean, eta Iparraldea Estatu Frantseseko Pirineo Atlantiarren Departamentu barruan.".  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 13. orr.

"Euskadiko Autonomi Elkarteak bere Legebiltzarra dauka.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 13. orr.

Batez ere hegoaldea, eta hegoaldean bereziki Euskadiko Autonomia Erkidegoa edo, bestela esanik, orduan batzuek Euskal Autonomi Elkartea deitzen zuten eremu hura.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.

5 autonomi estatutu (ETCn 212 agerraldi)

Proposamenak autonomi estatutuak arbuiatzen dituela salatu zuen Madrilgo Kongresuko EAJren bozeramaile Josu Erkorekak, eta dezentralizazioaren aurkakoak direla gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Hemen ez gara independentzia, subiranotasuna edo antzeko ezer eztabaidatzen ari, Kataluniaren autonomi estatutu berri bat baizik.  Berria - Mundua   2006-01-19

Zernahi gisaz, Zapatero-k berriz erakusterat eman du autonomi estatutuaren aldatze bat, zabaltze bat nolazpait, onar lezakeela Euskadiko legebiltzarrean gehiengo nasai batek babesten badu aldaketa hori.  Herria   2005-05-12

Baina antolatu ziguten autonomi estatutuak gure arazoa konponduko ez zigula uste genuenak asko ginen, eta era batera edo bestera borrokan segitzeko joera nabarmena zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 161. orr.

Euskadi izena ere, ordea, baliogabetua laga zuen Autonomi Estatutuak eta orduan Gora Euskal Herria Independentea eta antzekoak esaka hasi behar izan zuen, lehenago Gora Euskadi Askatuta oihukatze soilarekin konformatzen zenak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 101. orr.

6 autonomia erkidego

Etzi, abenduaren hirua, euskararen eguna da, ofizialki, iaztik Autonomia Erkidegoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 37. orr.

Ildo horretatik, Javier Rojok adierazi zuen hemendik gutxira autonomia erkidegoetako presidenteen eztabaida egin ahal izatea espero duela, eta presidente guztiak han egotea nahiko lukeela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Oraindik ez dago garbi Rodriguez Zapaterok deitu asmo duen autonomia erkidegoetako lehendakarien konferentzia zertarako den, baina bat-batean munta handiko auzia bihurtu da Ibarretxe joango ote den.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren ostean, bertsozaleria estrategia politiko kontrajarrietan banatzen da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

7 autonomia estatutu (ETCn 2.188 agerraldi)

Legearen helburuetan aipatzen denez, "Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Autonomia Estatutuaren arabera, eskumen osoak ditu hezkuntza eta ikerketa gaietanŧ.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Galiziarako autonomia estatutuaren eraketa eta defentsaren prozesuan funtsezko oinarria izan zen Boveda.  Berria - Mundua   2006-01-07

Garrantzitsuena agian, Autonomia Estatutuaren erreforma.  Berria - Harian   2005-07-26

Kataluniak, Euskadik eta Galiziak, gainera, kirolaren eskumena euren Autonomia Estatutuetan esklusibotzat jasoa dutela gogoratu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-18

91 n ere, bere auzian, Filipek galdegiten zuen egiazko autonomia estatutu bat.  Herria   2004-07-08

Autonomia Estatutuaren onarpenaren ondorioz Eusko Jaurlaritza sortu zen hamarkada horren hasieran.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 131. orr.

Autonomia estatutuetan bezala, atarikoak mamitsuagoak izan ohi dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Iraultza horri esker, bazirudien, lehenbizian, bizkaitar abertzaleek hitzarmen bat eginen zutela Nafarroako karlistekin, Hegoaldeko laur eskualdeak besarkatzeko gisan, autonomia estatutu baten barnean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren ostean, bertsozaleria estrategia politiko kontrajarrietan banatzen da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

1979an autonomia estatutu zabala lortu zuen, barneko administraziorako erabateko askatasuna ematen ziona.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

8 borondatearen autonomia (corpusean ez dago; ETCn 110 agerraldi)

Lege horren helburua herritarrari haren bizitzaren bukaeran protagonismoa itzultzea da, haren borondatearen autonomia errespetatuz.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-16

Horrela, lege honek bere araurik gehienetan lehentasuna ematen dio alderdien borondatearen autonomiari.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arbitrajeko Legea, IVAP/IZO, 2003

Hala eta guztiz ere, sistema zibilaren printzipio nagusia borondatearen autonomia denez, kontratugileek hitzartu dezakete urte beteko edo bi urteko landa errentamenduko kontratua bat, hala nahi dutelako.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landa-errentamenduak: 2003ko azaroaren 26ko Lege berria, M. M. Karrera, S. Goņi, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2005

Lehenik eta behin, alderdiek aukeraturiko legeak eraentzen du, borondatearen autonomia nagusiaraziz; printzipio horrek duen muga bakarra hauxe da: legeak loturaren bat izan behar du kasuan kasuko negozioarekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Bereziki nabarmendu beharra dago gaixoen borondatearen autonomiarekiko errespetua, haiengan eragina duten osasun jarduera guztietan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2010

Edozein eskubide erreali buruzko printzipio orokorrak hau dio: eskubide errealak ordena publikoa ukitzen duela eta, aldiz, eskubide pertsonalak borondatearen autonomian duela oinarria.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ondasun Zuzenbidea, Mikel Karrera, UPV/EHU, 2011

Publizitatearen legediaren edukian egon daitezkeen agindu-izaera duten arauen ostean, publizitate-subjektuen borondatearen autonomiari onartzen zaion arloan sartuko gara.  ETC-zientzia, zuzenbidea   PublizitateZuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala, Nerea Iraculis / Elena Leiņena, UEU, 2012

Tomismoaren aurka, giza borondatearen autonomia aldarrikatu zuen, arrazoiaren gainetik, borondatean zetzala fedearen funtsa.  ETC-entziklopedia   Filosofiaren historia, Wikipedia

Hots, kontratuak egitean, zuzenbide pribatua borondatearen autonomian oinarritzen da, baita herritarren askatasunean ere.  ETC-entziklopedia   Zigor-zuzenbide, Wikipedia

Ikuspegi indibidualista du nagusi, eta borondatearen autonomiaren dogma zaharretan oinarritzen da.  ETC-entziklopedia   Zuzenbide zibil, Wikipedia

Kausazio-printzipioa unibertsalki nagusitzen den mundu honen erdian, zer toki geratzen da giza borondatearen autonomiarako?  ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Kanti (1785) eta Korsgaardi (2006) jarraituz, autonomia moraltasunaren jatorri gisa onartzen dut: borondatearen autonomian edo askatasunean soilik aurkitu daiteke moralki jokatzeko gaitasunaren (borondate onaren) jatorria. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 198 zbk., 2013 - iraila_ urria

9 Euskal Autonomia Erkidego

Ibarretxek Euskal autonomia Erkidegoko gizartearen nahiarekiko begirunea aldarrikatu zuen Madrilen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Euskal Autonomia Erkidegoan, 7.000 gizonezko seropositiboa dago, baina zehaztu gabe dago horietako zenbatek duten bikotekidea edo horietako zenbatek izan nahi dituzten seme-alabak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Euskal Autonomia Erkidegoan bataz bestekoa 187 minutura jaisten da eta euskaldunen artean 150era.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.

Atzetik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako herritarrak daude".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Estatuaren betiko dilema ezaguna da: zenbat eta abantaila gehiago eman, Kontzertu Ekonomikoa barne, orduan eta gehiago nahi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Hala ere, 2001eko maiatzaren 13an Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskundeen ondorioz berriz ere itxaropena sortu da maldaz betetako herri honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.

Ez alferrik baitago bidegurutzean /... / (gurutz-bide itxura ere hartzen du tarteka, bai, zer esango dizut, hori ere egia da), gaur egun euskal autonomia erkidegoko hiriburu dena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Garbi dago Euskal Autonomia Erkidegoko edota Nafarroako Foru Erkidegoko agirietan ezin dela euskalkia erabili.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalik eta autonomia (3); autonomia aipatu (3); autonomia aldarrikatzen (4); autonomia areagotzeko (3); autonomia aurrearen (3); autonomia aurreko (5); autonomia babesteko (3); autonomia bat (8); autonomia batean (3); autonomia behar (4); autonomia berriro indarrean (3); autonomia berriz abiatzeko (4); autonomia berriz indarrean (3); autonomia berriz martxan (6); autonomia bertan behera (13); autonomia bi fasetan (4); autonomia da (5); autonomia duten (3); autonomia edo (3); autonomia eman (5); autonomia ematea (5); autonomia ematen (4); autonomia ere (5); autonomia erkidego bakarra (3); autonomia erkidego batean (3); autonomia erkidegoak dituen (3); autonomia erkidegoak eae (3); autonomia erkidegoan eae (7); autonomia erkidegoan ez (3); autonomia erkidegoan sartzeko (3); autonomia erkidegoarekin bat (3); autonomia erkidegoaren kasuan (3); autonomia erkidegoei (8); autonomia erkidegoek europako (8); autonomia erkidegoekin (6); autonomia erkidegoen esku (9); autonomia erkidegoetako presidenteekin (3); autonomia erkidegoetako presidenteen (16); autonomia erkidegoetan (6); autonomia erkidegoetara (4); autonomia erkidegoko aldizkari (3); autonomia erkidegoko ararteko (3); autonomia erkidegoko arartekoak (5); autonomia erkidegoko auzitegi (6); autonomia erkidegoko eae (25); autonomia erkidegoko errepideetan (3); autonomia erkidegoko estatutu (3); autonomia erkidegoko gobernuak (4); autonomia erkidegoko hauteskundeak (3); autonomia erkidegoko hauteskundeetan (3); autonomia erkidegoko hezkuntza (4); autonomia erkidegoko hiru (4); autonomia erkidegoko lanbide (3); autonomia erkidegoko lurralde (3); autonomia erkidegoko lurzoruaren (7); autonomia erkidegotako (4); autonomia erkidegotik kanpo (3); autonomia errespetatzen zen (3); autonomia eskatzen dute (3); autonomia eskuratu (3); autonomia estatutu (8); autonomia estatutuan (7); autonomia estatutuaren (16); autonomia estatutuk espainiako (3); autonomia eta independentzia (4); autonomia ez da (3); autonomia gehiago (11); autonomia handia (3); autonomia handiagoa emateko (3); autonomia handiagoa nahi (3); autonomia hauteskundeetarako (3); autonomia hori (4); autonomia itzultzeko (5); autonomia izan (6); autonomia izango du (3); autonomia izatea (4); autonomia kalea (3); autonomia kalean (4); autonomia kaleko (4); autonomia lortu (4); autonomia lortuko (4); autonomia maila handia (4); autonomia osoa (6); autonomia pertsonala (3); autonomia plan bat (6); autonomia politikoa (3); autonomia zabal bat (4); autonomia zabala (3)

badu autonomia (3); baina autonomia (4); baino autonomia (4); bakoitzaren autonomia (4); beste autonomia erkidego (7); bilbo euskal autonomia (4); bost urteko autonomia (3); campusen autonomia (4); da autonomia erkidegoek (3); da euskal autonomia (11); dago autonomia (3); dago euskal autonomia (4); dela autonomia (3); den autonomia (4); dira euskal autonomia (4); donostia euskal autonomia (5); du autonomia (8); du euskal autonomia (9); duen autonomia plana (3); dute autonomia (8); duten autonomia (8); eae euskal autonomia (20); edo autonomia (4); edozein autonomia (3); egun euskal autonomia (3); elkarteen autonomia (4); ere autonomia (4); eskualdeen autonomia (3); espainiako autonomia erkidego (3); espainiako autonomia erkidegoetako (9); espainiako gobernuak autonomia (4); estatuko autonomia erkidegoetako (3); euren autonomia (9); euskadiko autonomia erkidegoan (7); euskadiko autonomia erkidegoko (5); euskal autonomia elkarteko (7); euskal autonomia erkidego (3); euskal autonomia erkidegoa (22); euskal autonomia erkidegoak (27); euskal autonomia erkidegoan (105); euskal autonomia erkidegoarekin (5); euskal autonomia erkidegoaren (23); euskal autonomia erkidegoari (15); euskal autonomia erkidegoko (217); euskal autonomia erkidegorako (8); euskal autonomia erkidegotik (5); euskal herriko autonomia (3); gaixoaren autonomia (4); gasteiz euskal autonomia (10); genuen autonomia (3); gernikako autonomia (4); gero eta autonomia (4); gobernuak euskal autonomia (3); gure autonomia (7); hainbat autonomia (3); hurrengo autonomia hauteskundeetan (3); ibarretxe euskal autonomia (3); ikastetxeen autonomia (6); iparraldeko autonomia berriz (6); irlanda autonomia berrezartzeko (3); irlanda iparraldeko autonomia (14); irlandako autonomia (3); irlandako iparraldeko autonomia (4); irlandaren autonomia (3); jaurlaritzak euskal autonomia (3); kataluniako autonomia (6); kosovori autonomia (4); kurduei autonomia (3); kurduek autonomia (5); literaturaren autonomia (3); madrilgo autonomia erkidegoko (6); nafarroa euskal autonomia (3); nahiz eta autonomia (3); nolabaiteko autonomia (8); ppk euskal autonomia (4); proposamena autonomia (3); saharari autonomia (3); unibertsitate autonomia (3); unibertsitatearen autonomia (10); valentziako autonomia (3); zen autonomia (6); zenbait autonomia (5); zuen autonomia (7); zuen euskal autonomia (4)

autonomi erkidego (8); autonomi erkidegoak (3); autonomi erkidegoen finantzaketari (4); autonomi erkidegoetako (5); autonomi estatutu (3); autonomi estatutua (3); autonomi estatutuak (3); ere euskal autonomi (3); espainiako autonomi (6); euskadiko autonomi elkargoan (4); euskadiko autonomi erkidegoa (3); euskal autonomi elkartean (4); euskal autonomi erkidegoa (4); euskal autonomi erkidegoan (16); euskal autonomi erkidegoaren (4); euskal autonomi erkidegoko (12)

unibertsitatearen autonomiarekin (3)

autonomiaren alde (7); autonomiaren aldeko (8); autonomiaren eredua (4); autonomiaren izenean (4); gure autonomiaren (3); unibertsitate autonomiaren (3); unibertsitatearen autonomiaren (5); urteko autonomiaren (3)

autonomiari buruz (7); autonomiari buruzko (5)

ahalik eta autonomiarik (3); autonomiarik ez (3)

autonomien arteko (5); autonomien estatua (9); autonomien estatuaren (3); autonomien finantzaketa (3); autonomien parte (3); autonomien txapelketan (3); espainiako autonomien txapelketako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus