Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
automozio iz automobilgintza; ibilgailu motordunez egiten den garraioa.
Oraingoz, honako bost arlo hauetako beharginek egiaztatu ahal izango dute: turismo eta ostalaritza, automozioa, elektrizitatea, produkziozko fabrikazio mekanikoa eta mantenu nahiz produkzio zerbitzuak. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
Joera horren adibide garbia da automozioan gertazen dena: azpikontratazioa laguntza-lanekin hasi zen (garbiketak, mantenua, janaria, garrioa...), baina gaur egun oinarrizko ekoizpen prozesu zentralaren zenbait atal ere hartzen ditu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
"Modu garbiagoan" ekoitzi nahi dute biodiesela, automoziorako. Berria - Gaiak 2004-12-31