Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

automobil 1 iz ibilgailu motorduna, lau gurpilekoa eta lau bat bidaiari garraia ditzakeena. ik auto; beribil.

Automobilen argi txikiak, erakusleihoen distira, semaforoak, farolak... sartu zaizkizu begietatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Korrikaldi batean joan zen automobileraino.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Lurrun-makina batena baino eraginkortasun hobea da hori, automobil baten motorraren berdina, eta diesel motor batena baino txarragoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Robotak azeleratzeko eta balaztatzeko gaitasun handia duela diote, bat formulako automobil batek baino bost aldiz handiagoa.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Oraindik badira natura eta bakardadea maite duten banaka batzuk, eta bertan ematen dute uda partea, baina automobila dute denek.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.

Espazioa eta paisaia ulertzeko modua izugarri aldatu da automobila agertu zenetik -azaldu zigun ibilaldi batean lagundu genion gaztetxoei.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Segidan, automobil batzuk iritsi eta berrogei bat polizia jaitsi ziren, eskuan armak zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 94. orr.

Mamu istorio baterako lekune aproposa zirudien, balaztendako zapatak eta automobilendako pieza osagarriak galdatzen dituzten labeetan gorituriko izaki beldurgarrien jabego.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Kale bete-betean mila eta milaka bizikleta dabiltza, motor asko eta automobil gutxi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Iragan astean, Kabul hiri nausian zartagailuz betea zen automobil bat zapartatu da.  Herria   2002-09-12

2 automobil elektriko (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi) ik auto elektriko.

Hidrogenoa erregai modura duten automobil elektrikoen inguruan ikerketa ugari egiten ari dira, baina oztopo gaindiezin bat izan dute beti: hidrogenoa lortzeko platinoa behar izatea.  ETC-prentsa   Argia, 2013-09-08

Automobil elektrikoa egiteko proiektuak, gauzatu ez denak, 14,7 milioi euro xahutu ditu laguntza publikoetan.  ETC-prentsa   Argia, 2015-02-15

Zalantza barik, energia berriztagarrien aldeko apustua nahitaezkoa dela jakinda, automobil elektriko zein hibridoak dira albiste.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-05-11

Lanerako automobil elektrikoen Espainiako enpresa liderraren, Comarth-en % 38 erosi du eta sektore horretan lan egiteko izango da lantegi berria, nabe industrial bat.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-11-15

2009an, mundu osoan 6.000 automobil elektriko baino ez zeuden, eta 2015ean, lehen aldiz, milioi bateko kopuru sinbolikoa gainditu zuen merkatu elektrikoak, 1,2 milioi ibilgailuetara helduz.  ETC-prentsa   Berria, 2017-01-22

Automobil elektrikoaren aldeko apustua egin beharrean, diligentziak hobetzen saiatzea bezala litzateke hori.  ETC-prentsa   Berria, 2017-04-09

Ekoizpenari dagokionez, gaur egun Txinan egiten dira munduko automobil elektrikoen baterien %70.  ETC-prentsa   Berria, 2018-11-18

Automobilaren industriaren inguruan, gainera, norabidea aldatzeko funtsezko planteamendurik ez dago, automobil elektrikoak pagotxa berria dirudiela.  ETC-prentsa   Berria, 2018-12-29

Automobil elektrikoen sektorea asko hedatuko da. ETC-prentsa   Berria, 2019-05-08

3 automobil erakusketa (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Automobil Erakusketa: maiatzaren 6tik 10era bitartean.  ETC-prentsa   Berria, 2004-04-20

Renault etxeak Ginebrako automobil-erakusketan aurkeztu zuen Captur berria.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-05-10

Urte bereko Turingo Automobil Erakusketan aurkeztu zuen Lamborghini 350 GTV, markaren lehen kirol autoa.  ETC-prentsa   Argia, 2016-01-24

2004. urte erdirantz Beijing-eko automobil-erakusketan, Focus-en bigarren belaunaldiko prototipoaren aurkezpena egin zen, baina Parisko 2004ko automobil-erakusketan kaleratu zen. ETC-entziklopedia   Ford Focus, Wikipedia

4 automobil parke (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Bitartean, hemen inork ez du azaldu nahi zer gertatuko den Txinak eta Indiak automobil parke propioak mendebaldekoen moduan garatzen dituztenean, eta hori bihar-etzirako kontua da.  ETC-prentsa   Berria, 2006-04-23

Bestalde, Pasaiako zentral termikoak urtebetean Gipuzkoako automobil-parke osoak baino CO2 gehiago isurtzen du.  ETC-prentsa   Argia, 2007-04-08

Eusko Jaurlaritzak automobil parkea berritzeko zituen 2010 Euskadi Planeko dirulaguntzak bukatu egin direla, aurreikusi baino askoz lehenago.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2010-03-12

Espainiako automobil parkea oso zahartua dago; gaur egun, 11 urte eta erditik gorakoa da gure hiri eta errepideetan dabiltzan autoen batez bestekoa.  ETC-prentsa   Berria, 2015-05-17

Automobil parkearen hazkundea are ikusgarriagoa izan zen, erregai merkearen eskutik: hamarkada eskasean 3.000 auto izatetik milioi erdiraino iritsi zen konderria. ETC-prentsa   Argia, 2015-07-12

5 automobilen diseinu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

1924an, automobilen diseinuak kolapso garrantzitsu bat jasan zuen AEB Ameriketako Estatu Batuetan merkatuan. ETC-entziklopedia   Automobilen diseinua, Wikipedia

6 erratz-automobil (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1) ik erratz-auto.

Erratz autoa edo erratz automobila errepideko txirrindularitza lasterketa bati jarraitzen dion ibilgailua da. Baimendutako epean helmugara iristeko gai ez diren txirrindulariak atzean uzten dituen ibilgailua da. ETC-entziklopedia   Erratz auto, Wikipedia

7 turismo automobil (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Ohiko turismo automobil baten antzerakoa da, baina trakzioa gurpil guztietara sartzeko aukera ematen digu.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-06-08

Ford Focus C segmentuko turismo automobil autoa da.  ETC-entziklopedia   Ford Focus, Wikipedia

Tomás Saldaña bizkaitar gidari ohia da, turismo-automobilen lehiaketan aritzen zena. ETC-entziklopedia   Tomás Saldaña, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

automobil bat (10); automobil batean (4); automobil baten (10); automobil fabrika (5); automobil guztiak (3); bi automobil (4)

automobila ikusi (3)

automobilean sartu (5)

automobiletik atera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus