Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

automatizazio 1 iz automatizatzea.

Bai, eguneroko bizitzatik har daitezkeen adibideekin txit erraz defenda daiteke: telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak, automatizaturiko ordaintokiak autobideetan, langileak ordezkatzen dituzten makinak, automatizazioa, errobotak, eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Neurketen datuak hamar minutuz behin lortzen dira, eta datu horiek baliatuz automatizazio bat diseinatzen ari gara gu, ibaietako oxigeno ekoizpena eta kontsumoa neurtu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Eta hala ere esperantza zegoen, automatizazioa eta zibernetika aurreratzen ari ziren, laster makinek eginen zuten dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Eta ez dezagun automatizazioa ahantz: dagoeneko, ez dugu hainbeste jenderik behar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

2 automatizazio industrial (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Bi sektore nagusitan lan egiten du: automatizazio industrialerako sistemetan eta energia berriztagarrietan (eolikoa, eguzki energia termikoa, fotovoltaikoa, itsas olatuen bidezkoa...). ETC-prentsa   Berria, 2012-05-25

Bere negozio nagusiak energia elektrikoa sortzeko eta automatizazio industrialeko teknologien ingurukoak dira. ETC-entziklopedia   ABB (enpresa) Wikipedia

Informatika lizentziatura ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta gero 1990-91 ikasturtean "Robotika eta Automatizazio Industriala" masterra egin zuen UPV/EHUn. ETC-entziklopedia   Inés Jacob Taquet, Wikipedia

Lanaren kudeaketa zientifikoa edo taylorismoa, mekanizazio eta automatizazio industriala oraindik agertzeke zegoenean garatu zen. ETC-entziklopedia   Taylorismo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus