Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

automatismo 1 iz mekanismo edo sistema automatikoa.

1969an argitaratutako elkarrizketa batean eman zuen, itxura denez, Marcelin Pleynet-ek joera horren lehendabiziko adierazpen global artikulatua, argazki-irudiaren automatismoaren kontrako eraso bortitz bat eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Izenburuko bidaiari misteriotsuarekin denok egin beharreko ibilbidean hainbat lurralde zirraragarri zeharkatuko ditugu, hala nola haize gaineko pasabidea, bidaiariak maleta argidun bat eskuan duenekoa, edota bihotzik gabeko hiria, automatismoetan erabiltzen diren kartoi zulatuen proiekzioekin egina.  Berria - Kultura   2004-11-18

2 iz errepikatzearen edo ohitura hartzearen ondorioz automatiko bihurtu den ekintza.

Automatismo hutsa zen; Pasaiako portuan, jakin gabe, amerikarrentzat espioitza lana egin zuen denboran ikasitako joera bat beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 46. orr.

Horrek errepikapenaren automatismoa eman ziezaiokeen ekintzari, baina nik esango nuke, hori baino gehiago, ezagutzak ematen duen intimitatea zeukala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.

Kanpai-hots batzuk entzunik, ordulariari begiratu nion, eta automatismo inozo hari zor diot bet-betan nire borondateaz jabetu zen asmo latz baten hozkirria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

Oharkabean, eskolan hainbeste urte egin ondoren sortutako automatismoz, ardatz horizontal bat marrazten hasi zen Ruche jaunaren eskua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus