Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

automatikoki adlag era automatikoan.

Pertzepzioaren jarraitasuna eta egonkortasuna ezin esplika daitezke ikusmenezko pretzepzioak, ia automatikoki, ikusmenezko errealitateari buruzko jakintza bat lanean jartzen duela onartzen ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Eta beraz Eliza ofizialak eginak ziren bilkuretan ez zen holakorik aipatzen ahal eta aipatzen zelarik ere politika egiten genuen automatikoki.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 158. orr.

Kontua da sadismo berbak, harrezkero, Saderengana eramaten gaituela automatikoki.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Gero, pentsatzeko astirik gabe, automatikoki, itzuli egin nuen euskarara kantuan hasten nintzenarekin batera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 98. orr.

Denbora sobera gastatu zuen bilatzen, gainerako jendeak automatikoki heltzen ziren gunera iristeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Berdin irekiko lituzkeela begiak goiztiri tenore horretan, automatikoki, etxeko ohe gozoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.

Automatikoki egiten nuen lan hori eta gorrotatu ere egiten nituen, bankari batek bezero arruntak legez, munduko gauzarik normalena balira bezala gertatzen ziren erditzeak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 99. orr.

Edo agian alderantziz gertatzen da, leihoko argitan irakurtzen duena idazten du komedianteak, automatikoki, norbaiten diktatuaren pean balego bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 65. orr.

Mutilak automatikoki eman zion, oharkabean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 151. orr.

Izerdia kopetan, ia automatikoki egiten zituen gosariak, amaigabeko erroskan balebil bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

automatikoki doitzen (6); automatikoki egiten (8); du automatikoki (3); ia automatikoki (6); larrialdi zentroekin automatikoki (3); zentroekin automatikoki konektatuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus