Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
automatika 1 iz katuari sakatu hutsez tiro egiten duen arma.
Une batez nire automatikari begira gelditu nintzen, zozoloturik, arma maparen gainean irristatzen zen bitartean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.
Eskaintzen zidanari begirada bat eman eta gero, automatika zahar bat aukeratu nuen, benetako pagotxa beherapena kontuan hartuz gero, eta harekin batera zazpi kargadore erosi nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.
2 iz giza laguntzarik gabe funtzionatzen duen makina.
Baina etxera automatika heldu baino lehen, ama errekara joaten zen izarak garbitzera. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.