Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrena usteko litzateke, herrion arteko ezberdintasunen faktorea -elementu erromatarra denetan berbera baita-, oinarriko herri autoktonoen diferentzia litzatekeela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 201. orr.
Hain zuzen ere, agintari autoktonoen erreakzioak ekarriko zuen alde biko eta bakezko trukea, kanpoko erasoa zirudienari aurre egin nahian sarritan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Zerbitzariak ekarri garagardoak miretsiz, gure mintzo autoktonoen destino petrala ahanzten saiatzen nintzen, izpiritua arratsaldean jasan ikuskizunetan finkatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.
Kontua izango da jakite historikoaren eremuan burutzear dagoen eraldaketa autoktono baten hastapenak eta ondorioak zabaltzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 22. orr.
Nik aldaketa hau nazionalista dela esango nuke, gure nortasuna galdu genuen egoera batetik baikatoz, gure balore nazionalak, autoktonoak, dirua, galdu egin ziren, ustelkeriak eta lapurretak hil zituen nazio bateko biztanleek herriaren alde lana egiteko eta herria maitatzeko behar dituzten sentimenduak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.
Gaur egun Erronkarin ez dago euskara autoktonoa egiten duen inor. Berria - Euskal Herria 2004-11-30
Azken 20 urteotan, okerrera egin dute nekazaritza-sistemetako hegaztiek eta arrain kontinental batzuek, kostaldeko estuarioek eta baso autoktonoen zatikatzeak eta konektagarritasunak. Berria - Euskal Herria 2004-11-09