Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autokritika iz norbaitek bere buruari edo bere lanari egiten dion kritika.

Zeinahi ekintzak balio luke edo, behinik behin, fede itzel horren izenean, akatsak ere barkatzeko modukoak lirateke, autokritika oro irentsiz.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Ez dut masokismoraino erematen autokritika maskulinoa, eta ez diot kasurik egiten (ideia berri bihirik aitzinatu gabe) erresuma anglosaxoietan egiten den kritika sexistari.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 11. orr.

Esaldi hauek autokritikarako jarri ditut, gure burua zirikatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-30

Ezta pentsatu ere! Batetik, egiak min ematen duelako, eta bestetik, ez dagoelako inongo autokritikarik egiteko prest.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 54. orr.

Autokritika faltak lerdotu egin zaituzte, eta iseka zakarra, trufa mutiria, ahulari zartako ematea, itsuari lapurtzea, babesgabea zafratzea munduan den jardun distiragarri eta ohorezkoentzat dauzkazue, doilorkeria eta umorea gauza bera bailiran.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Autokritika egin, euren berbaera marxista zaharkitua erabiltzearren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.

Ala ahantzia dute gazteek, profeta berriek dioten bezala, autokritikarik gabe ez dela nehoiz, nehon deus egin?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Okerrak okerrei estekatu eta autokritika oker haiei gaineratzen zitzaien, oker haiexekin lotzen eta nahasten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.

Batzarrean autokritika egin zenuen harrobiaren aldeko apustua egiteko hiru urte behar izan dituzuela argudiatuz.  Berria - Kirola   2004-09-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus