Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autokontrol iz norberaren erreakzio, bulkada eta emozioen kontrola.
Abandonua eta autokontrola sormenaren ordezko alternatiboak dira; desertzioa eta martirioa mimesiaren dizipulutzaren ordezkoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.
Autokontrolaren eta dispertsioaren artean mugitzeak autofikzioak eraikitzen lagundu dio beti, eta, ondorioz, istoriak lapurtzen dituela onartzen du. Berria - Kultura 2004-03-20
Baina Lukrezio autokontrolaren ikuskeran bereizten da bere garaikideengandik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.
Errepresioa, autorrepresioa, kontrola, autokontrola, lana, kastitatea, menpetasuna, diziplina, dira oinarrizko irizpideak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.