Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autografo 1 izond testuez mintzatuz, egileak bere eskuz idatzia.

Baina kontua duk nik mezutxo autografo hori aurkitu nuela, eta idazki laburrak liburuak baino mila bider gehiago balio duela, horra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.

Anai Leoni Bedeinkazioa sail honetan sartzen da, Jainko gorenaren Gorespenak idazkia dakarren eskuizkribu autografo bereko atzealdean datorrelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

2 (izen gisa)

Hark idatzitako autografo batean honela dio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 239. orr.

Autografo eta eskuizkribu bildumak egiten zituen, zaharkinak erosten zituen, xake klubetako kide zen, eta gourmet eta Don Juantzat jotzen zuen bere burua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Liburu bitxien, autografoen eta literatur bitxikerien saltzaile txiki baina errespetatua naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

3 iz pertsona ospetsu edo garrantzitsu baten sinadura.

Jende oldeak jarraitzen zion kotxeari, txalo joz; neska xarmagarriek beraganaino eskalatzen zuten autografo bat lortzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.

Autografo bila ere hurbildu izan zitzaizkidan behin baino gehiagotan umeak, bezperan telebisioan edo aldizkariren batean ikusi nindutela eta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 47. orr.

Unax Ugalderi autografoak eskatzen dizkioten bitartean, "patxadan eta hunkiturik" hitz egiten du Pablo Malok.  Berria - Kultura   2004-09-23

Talde handietako ikuskatzaileen zorion askotarikoak, bere bizitzako lehen kontratu profesionala, haurrak autografo eske etortzen zitzaizkioneko arratsaldeak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Eta neskek oihukatzen zuten, gizonek autografoak eskatzen zizkiguten... Zinema izarrak izan bagina bezala!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 279. orr.

Irtetean, plazako atzeko atetik hain zuzen, tai gabe autografoak sinatzen jardun zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.

Schroeder autografoak sinatzen ari zen, erasotzailea jendearen artetik atera zenean.  Berria - Mundua   2004-05-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus