Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autogobernu iz herri edo erakunde batek, berak erabakitako lege edo arauen bidez, bere burua gobernatzea.
Eredu eta irtenbide desberdinak kontuan har daitezke, Euskadiren "arima" biziberritzeko behar besteko autogobernua eskuratzen bada. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 34. orr.
Gainera, autogobernuaren defendatzaile moduan agertu nahi duen gobernu baten jarrera eta norabide politikoan galera dakar kontseiluaren araudiak. Berria - Ekonomia 2004-09-11
Aznarren esanetan, inoizko autogobernu mailarik handiena da egungoa, eta ez dago eskubiderik gehiago eskatzeko. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 83. orr.
Nafarroako autogobernuaren eta eskubide historikoen aurkako manifestazio dela iritzi dio eta UPNri Nafarroaren izaerarekin "desleial" izatea leporatu dio. Berria - Euskal Herria 2006-01-20