Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autogintza iz autoak eta kideko ibilgailu motordunak egitea; autoen eta kideko ibilgailu motordunen industria.
Bere lan alorrean munduko liderra den Aisin Takakoa izeneko japoniar enpresak autogintzarako piezak egiten ditu bereziki. Herria 2005-12-15
Lehen baino askoz gehiago mugitzen gara, eta Europako hegoaldeko hainbat herrialdetan ekonomiaren motorretako bat autogintza denez, ez da garraio publikoa bultzatzen. Berria - Gaiak 2006-01-31
Horrela gertatuko ez balitz, autogintza konpainiak ekoizpen fabrika nagusiak Bremen hirira eta Hegoafrikara eramango zituela mehatxatu zien langileei. Berria - Ekonomia 2004-07-20