Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autogestio iz enpresa, erakunde edo elkarte bateko kudeaketa bertako langileek egitea. ik autokudeaketa; autoantolakuntza; autoeraketa.
Beste muturrean daude autogestioak ematen dituen baliabideak bideratzea nahi dutenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.
1997ko abendoaz geroz jo ta ke ari da bere ekitaldietan, autogestio moduko kudeantzan, bereziki kontzertuak antolatuz. Herria 2002-10-10
Ingurumenaren aldeko politikak garatu behar dira, eraldaketaren aldeko egitura berriak sortzeko eta autogestioa oinarri duten garapen ereduak sustatzeko. Berria - Mundua 2004-06-27