Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adjektibazio iz adjektibatzea.
Entzun dute adjektibazioak ez duela arrunkerian erori behar, eta esango dizute orrialde bat gaizki idatzita dagoela baldin eta adjektiboen eta sustantiboen arteko elkarketan ustekaberik ez bada, nahiz xede orokorra gauzaturik egon. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.
Nazionalismorik mingotsenak adjektibazioaren liluramendura jo zuen atzera ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 80. orr.
Izenburu zuzenean, ordea, edale izatea da funts edo ardatz, eta santutasuna eransten zaion adjektibazio edo kalitatea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 93. orr.