Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehienak irakasleak, hiru sareetakoak bixtan dena bainan ere AEK-koak, Autoeskoletakoak bai eta ere burraso batzu. Herria 2003-03-10
Erregelaz egindako auzune dotorea da, kale zabalez eta parkez josia, bizitza gutxikoa, auto-eskolako autoz betea egoten da, praktiketan, hortik atera kontuak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 111. orr.
Gipuzkoako autoeskoletako langileek lanuzteak egin zituzten atzo, azken sei hilabeteotako "negoziazio antzua salatzeko". Berria - Ekonomia 2004-07-14
Bahituak ihes egitea lortu zuen, eta Ertzaintza iritsi arte, autoeskola batean gordetzea lortu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-18
Piok, berriz, auto-eskola ireki zuela Hernanin Ameriketatik etorri zenean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 109. orr.
Nirekin egon ohi zen lagunak, aurreko astean bezala, aldegin beharra zeukan, ordu hartan izaten baitzuen auto-eskolako txanda, esan zidanez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.