Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autoerregulazio iz nork bere burua erregulatzea.
Oinarri duen sorkuntza-jardunak, bertsogintzak, autoerregulazio ekonomiko handia baitu bere izaera apalagatik, eta ez du administrazioaren laguntzekiko menpekotasunik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.
Askotan ez dugu sinesten haurraren autoerregulazio sisteman eta baliabideak eman beharrean, bidea gehiegi markatzen diogu. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
Izugarri errotutako pentsamoldea da, aurretik ere ikusi dugunez, merkatuaren autoerregulazioarena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.
Orain arte, Eusko Jaurlaritzak ez du inolako mugarik ezarri, eta sektorearen autoerregulazioaren esku utzi du afera. Berria - Ekonomia 2004-08-28