Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoerregulatu, autoerregula(tu), autoerregulatzen 1 du ad nork bere burua erregulatu.

Zorionez, ekonomikoki autoerregulatzen den jardun artistikoa da bertsogintza, dirulaguntza berezirik behar eta nahi ez duena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 70. orr.

Hala bada, prezioen egongaiztasuna lehengaien merkatuek epe laburrera autoerregulatzeko duten ahalmen txikiaren ordaina da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Izan ere, erradiazioak inguru hurbilean eta eremu jakinetan eragingo lituzke kalteak, baina Lurrak autoerregulatzeko duen gaitasuna ez luke hankaz gora jarriko.  Berria - Gaiak   2004-06-10

2 (partizipio burutua izenondo gisa)

Seguruenik historian izan den fundamentalismorik gogorrena izan da merkatu autoerregulatuari buruzko miresmena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus