Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autodidakta izond inongo maisuren laguntzarik gabe, bere kabuz ikasten duena.

Juan ni baino autodidaktago izan da beti, bizkorrago ez ezik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 22. orr.

Bera bezala, txirrindulariek ere autodidaktak omen dira biomekanikan: interesa dute, euren lanbidea delako, eta jakintza ere bai.  Berria - Kirola   2006-01-27

Etxean euskarazko libururik ez genuen, baina erdarazko batzuk bazituen aitak, autodidakta baitzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 21. orr.

Autodidakta moduan, hurrengo zerrendaz balia daiteke bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 72. orr.

Aita ere, dirudienez, ilustratu samarra zuen, jakin-min handiko gizona eta autodidakta, bere hizkera bizitza osoan hobetzen saiatu zena, eta don Justo Gramatikaria ere halatsu atera zen, zura nolako, ezpala halako.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.

Autodidakta izatea egokitu zitzaion, eta ez berak hala nahi izan zuelako, beste erremediorik izan ez zuelako baizik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autodidakta da (4); autodidakta izan (3)

autodidaktak ez (4); du autodidaktak (3); esan zuen autodidaktak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus