Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autodeterminazio 1 iz herrialde bateko estatus politikoa bertako herritarrek erabakitzea.

Estatuaren, autodeterminazioaren, eta nazionalismoaren definizioekin dituen lotura estuek arazo gehiago eransten dizkio, gainera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Euskal Herriari errotik atxikia da auzapeza, Euskal Herriak duen autodeterminazio eskubideen alde manifestatzeraino.  Herria   2005-02-10

Autodeterminazio eskubidea zenbaki arraro horren antzeko zerbait izan daiteke, beharbada.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Autodeterminazioa badakigu nontsu dagoen, baita heterodeterminazioa ere; Espainia ere bai, Euskal Herriaren proiektua (k) ere bai, eta... Eta zer?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Kontua da ekintza hauek guztiek zikindu egiten dutela bidezko eskaera demokratikoa dena: autodeterminazioa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Neska amerikarra da, gizona Quebecekoa, orduan nik esan diet Quebecera begira bizi garela gu batzuetan eta ea zer pentsatzen duen berak hango autodeterminazioaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 238. orr.

Europa azken hogei urteetan, autodeterminazio eskubidea gauzatzearen ondorioz erabat aldatu dela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Urteak pasatu ahal, ondoriozta daiteke Euskal Herritarrok alderdiarentzat treguaren helburu nagusia EAJren autodeterminaziora plegaraztea izan zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

Zein zekenak izaten diren pilulak errezetatzeko orduan, zelako harropuzkeriaz darabilten beren agintea! Autodeterminaziotik aldentzen duen guztia da txarra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 177. orr.

2 autodeterminazio erreferendum (ETCn 444 agerraldi)

1992. urtean autodeterminazio erreferenduma egitea zehazten zen bertan.  Berria - Mundua   2006-02-28

Hirugarrenik, txostenak dio NBEk ezin duela, Marokok nahi duen bezala, autodeterminazio erreferenduma egitea aintzat hartuko ez duen plan bat sustatu.  Berria - Harian   2006-04-22

Urrian aurkeztu behar du Kofi Annan NBEko idazkari nagusiak Mendebaldeko Sahararen inguruko txostena, nazioarteko erakundeak herrialdean autodeterminazio erreferenduma antolatzeko ezarri zuen misioaren epea agortu baino lehen.  Berria - Mundua   2004-09-07

3 autodeterminazio eskubide (ETCn 3.156 agerraldi)

1918an, Georges Wilson Ameriketako presidenteak berriz aipatu zituen aspaldiko Nazionalitateen printzipioa eta Populuen Autodeterminazio Eskubide agertu berria, printzipio horien arabera antolatu nahiz Europako mapa berria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

Adierazi al du inork autodeterminazio eskubide hori nola beteko litzatekeen?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Horra zergatik, XIX. mende hondarrean, sozialismoaren aldetik nazionalitateen printzipioaren ordezkatzera etorri zen Populu eta Nazio guztien, handien eta ttipien, "Autodeterminazio eskubidea" aldarrikatzen zuen doktrina.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Batasuna alderdiak eskaini duen prentsaurrekoan autodeterminazio eskubidea defendituko duela azaldu du.  Herria   2003-04-24

Munduko populu guztien eskubideak eta, bereziki, Autodeterminazio eskubidea eta Beregaintasuna behar bezala onartuak eta zainduak ez direno, ez da izaiten ahal egiazko bake iraunkorrik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

ETAk berean segituko du, behin eta berriz aditzera eman duenez, Ebrotik Atturrira bitarteko lur eremu guztian autodeterminazio eskubidea erabiltzen den egunera bitartean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autodeterminazio erreferenduma antolatzeko (3); autodeterminazio erreferenduma egin (3); autodeterminazio erreferenduma egingo (3); autodeterminazio erreferenduma egitea (4); autodeterminazio erreferenduma egiteko (5); autodeterminazio eskubide (4); autodeterminazio eskubidea aintzat (7); autodeterminazio eskubidea aipatzen (3); autodeterminazio eskubidea aitortu (3); autodeterminazio eskubidea aitortzea (11); autodeterminazio eskubidea aitortzen (5); autodeterminazio eskubidea aldarrikatu (12); autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko (7); autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko (4); autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen (6); autodeterminazio eskubidea da (3); autodeterminazio eskubidea defendatzea (3); autodeterminazio eskubidea defendatzeagatik (3); autodeterminazio eskubidea defendatzen (5); autodeterminazio eskubidea dela (6); autodeterminazio eskubidea duela (6); autodeterminazio eskubidea ere (3); autodeterminazio eskubidea errespetatzeko (3); autodeterminazio eskubidea ez (18); autodeterminazio eskubidea gauzatu (3); autodeterminazio eskubidea gauzatzea (3); autodeterminazio eskubidea gauzatzeko (5); autodeterminazio eskubidea oinarri (7); autodeterminazio eskubidea onartu (7); autodeterminazio eskubidea onartuko (4); autodeterminazio eskubidea onartuz (3); autodeterminazio eskubidea onartzea (7); autodeterminazio eskubidea onartzeko (4); autodeterminazio eskubidea onartzen (14); autodeterminazio eskubidea ukatzea (4); autodeterminazio eskubidea ukatzen (9); autodeterminazio eskubideak (11); autodeterminazio eskubidean oinarrituta (4); autodeterminazio eskubidean oinarritutako (6); autodeterminazio eskubidearen aitorpena (3); autodeterminazio eskubidearen aitortza (3); autodeterminazio eskubidearen alde (19); autodeterminazio eskubidearen aldeko (24); autodeterminazio eskubidearen defentsa (6); autodeterminazio eskubidearen errespetua (3); autodeterminazio eskubidearen ezagutza (6); autodeterminazio eskubidearen inguruan (6); autodeterminazio eskubidearen inguruko (3); autodeterminazio eskubidearen onarpena (7); autodeterminazio eskubideari buruz (3); autodeterminazio eskubideaz (7); autodeterminazio eskubideen (3); autodeterminazio eskubiderik (3); autodeterminazio hitza (4)

baizik eta autodeterminazio (3); da autodeterminazio eskubidea (4); da autodeterminazio eskubidearen (3); donostia autodeterminazio eskubidea (3); du autodeterminazio eskubidea (4); duen autodeterminazio (4); dute autodeterminazio eskubidea (3); europako konstituzioak autodeterminazio (4); euskal herriak autodeterminazio (3); euskal herriaren autodeterminazio (19); euskal herriari autodeterminazio (6); euskal herritarren autodeterminazio (4); ez du autodeterminazio (3); ez duela autodeterminazio (3); ezker abertzaleak autodeterminazio (3); gakoa autodeterminazio (3); guztien autodeterminazio (3); herriak autodeterminazio eskubidea (3); herriaren autodeterminazio eskubidea (12); herriaren autodeterminazio eskubidearen (9); herriari autodeterminazio eskubidea (8); herrien autodeterminazio eskubidea (17); herritarren autodeterminazio eskubidea (4); konstituzioak autodeterminazio eskubidea (7); populuen autodeterminazio (3); sahararen autodeterminazio (3); sahararren autodeterminazio eskubidea (4)

autodeterminazioa aldarrikatzen (4); autodeterminazioa bai (5); autodeterminazioa behar (3); autodeterminazioa defendatzen (5); autodeterminazioa eskubidea (7); autodeterminazioa eta herri (3); autodeterminazioa eta herriari (3); autodeterminazioa eta independentzia (3); autodeterminazioa eta lurraldetasuna (8); autodeterminazioa ez da (4); autodeterminazioa helburu (3); autodeterminazioa lelopean deitutako (3); autodeterminazioa lortzeko (5); autodeterminazioa onartzea (4); autodeterminazioa orain (10); bakea eta autodeterminazioa (4); da autodeterminazioa (4); du autodeterminazioa (5); herrien autodeterminazioa (4); subiranotasuna eta autodeterminazioa (3)

autodeterminazioaren alde dauden (3); autodeterminazioaren alde indarrak (5); autodeterminazioaren aldeko borroka (3); autodeterminazioaren aldeko borrokan (3); autodeterminazioaren aldeko boto (3); autodeterminazioaren aldeko botoa (10); autodeterminazioaren aldeko botopapera (3); autodeterminazioaren aldeko indar (5); autodeterminazioaren aldeko indarrak (13); autodeterminazioaren aldeko indarren (7); autodeterminazioaren aldeko kanpaina (4); autodeterminazioaren aldeko zerrenda (4); autodeterminazioaren aldekoak (3); autodeterminazioaren aldekoen (3); autodeterminazioaren biltzarrak (3); autodeterminazioaren eskubidea (4); autodeterminazioaren eztabaida (3); autodeterminazioaren inguruan (10); autodeterminazioaren inguruko (3); da autodeterminazioaren (3); donostia autodeterminazioaren (3); du autodeterminazioaren (3); espainiako hauteskundeetan autodeterminazioaren (3); hauteskundeetan autodeterminazioaren aldeko (7); herriaren autodeterminazioaren aldeko (3); iruñea autodeterminazioaren (3); mendebaldeko sahararen autodeterminazioaren (3)

autodeterminazioari buruz (6); autodeterminazioari buruzko erreferenduma (5)

autodeterminazioaz ari (3)

autodeterminaziorako bilguneak (3); autodeterminaziorako eskubidea (13); autodeterminaziorako pauso (3); edo autodeterminaziorako (3); herrien autodeterminaziorako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus