Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autodeterminatu, autodetermina(tu), autodeterminatzen 1 da ad nork bere buruaz erabakiak hartu.

Norbanakoari berari aukera ematen dio autodeterminatzeko eta bere bizitzaren eta bizi den ingurunearen gobernua bere gain hartzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

Ni ezkonduta nago, ia egunero autodeterminatzen naiz, baina ia erabaki bakar bat ere ez dut hartzen erabaki esparru gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

2 da ad herrialde bateko estatus politikoa bertako herritarrek erabaki.

Euskal sukaldaritza berritzeari, arte ederren eta batik bat eskulturaren mundu-mailako berrikuntzari, eta Estatutuaren bidez autodeterminatzeari ekiten diola.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Une honetan autodeterminatzeko eskubidea eskatuko dugu eta gu Madrilera joango gara bizkaitarren, gipuzkoarren eta arabarren izenean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus