Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autodefentsa (ETCn 1.816 agerraldi, horietatik 1.042 azken sei urteetan) iz norberaren buruaren defentsa.

Jazarpenari aurre egiteko autodefentsa moduko zerbait dela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Beldur eta zalantzazko une baten ondoren autodefentsazko sena nagusitzen zitzaidan, ordea: lasterkari ematen nion geratzen zen malda zati hartan gora, mendirantz, askatasunerantz.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.

Halako mezu zakarrak entzunda, autodefentsa tresna egokia da ironia Argi baita, funtsaren funtsean, hara anbiguotasunaren oinarria, indarkeria txarra dela denentzat, baina geunden egoera larrian premiazkoa, autodefentsa molde bat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Kezka horien ondorioz batzuetan egokienak ez diren autodefentsa mekanismoak jartzen dira martxan, baina hori entrenatzaile guztiekin gertatzen da.  Berria - Kirola   2004-03-02

Ironia autodefentsarako mekanismo bat da, errealitatearengandik distantzia markatzeko, ezinbesteko aringarria bai literaturan bai bizitzan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Autodefentsarako bere azken tresna hamabi orriko egunkaritxo bat da: El Correo del Presidente.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus