Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nolanahi ere, Borrokaren gorrian bere autobiografiako hizkera nahiz ikuspuntua nahiz kontatutakoa bizi-biziak dira; liburua lauhazka dabilkizu hasi eta buka, protagonista bera bezalaxe. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.
Biografia askotan, eta agian gehiago autobiografietan, egiaren alde bat agertu ohi da argi handiagoz nabarmenduta, egiaren beste hainbat zoko ilunpean geratzen diren bitartean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.
Menyhért Lakatosek bere autobiografia nobelatuan romungoroak (Hungariako ijitoak), jornalaritzara joanda, korta handietan zelan biltzen, zelan kantatzen, zelan sexu jotzen zuten kontatzen digu. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 227. orr.
Subjektuaren definizio finkoarekin hausten du konbertsioaren egiturak eta horrela autobiografiarako eredutzat balio die. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.
Autobiografia bat idaztearekin mehatxatu ninduen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.
Baina, guztiarekin ere, berea ez zen Autobiografiaren aurka kontrajartzen zen beste autobiografia bat, autokritikoa ere bazenez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 37. orr.
autobiografia bat (10); bere autobiografia (9)