Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autoafirmazio iz norberaren ideia, botere edota gaitasunen berrestea edo indartzea.
Koitoak, beraz, harrezkeroztik autoafirmazio, nagusikeria eta botere konnotazioak hartu zituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.
Batzuetan ez dugu jakiten zer dakigun edo buruan zer darabilgun, idatzita ikusten ez dugun arte, eta jakiteko modu hori atsegin-iturri bihurtzen zaigu eta baita autoafirmazio era bat ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.
Katalandarren izaera nazionala autoafirmazioan oinarritzen da, gurea anti-espainolismoan Berria - Euskal Herria 2006-02-03