Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autista 1 izond/iz autismoa duena; autismoari dagokiona.

Halako fixazioak oso arruntak dira autisten artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Arrebaren senar autista lurrera begira zen, arreba hitz ulergaitzak ahopeka zerabiltzala, aita eta ama noiz edo noiz elkarri begiratu, noiz edo noiz elkarri ardoa zerbitu eta noiz edo noiz ardoa edanez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.

Gauaren anparoan, ohetik jaiki eta autista pabilioiko guztien oinetako lokarriak lotzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

2 irud/hed

Dena (etorkizun prospektiboa barne) dakien gizajoa autista supiziente bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Orduan naiz isiltasunean sartu, sekta batean bezala bai kasik autista bilakaturik: ez naiz mintzatu barnean sortu ziren mamuetaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Batzuetan idazle autista naizela iruditzen zait, idatzi, komunikatzen saiatu eta jada inork ez ulertzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 301. orr.

Autista halakoa; "Musu-triste" erraten diodalarik ere ez du muturjea argitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

3 espektro autista (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Espektro autista edo Autismoaren Espektroko Nahasmena, (AEN) edo Autismoaren Espektroko Asaldura giza-burmuinaren garapenaren ezintasun taldea da.  ETC-entziklopedia   Autismoaren Espektroko Nahasmen, Wikipedia

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu.  ETC-entziklopedia   Autismo, Wikipedia

Espektro autistaren nahasteetan genetikak eta epigenetikak duten pisuaz ari zitzaidan, Elhuyar aldizkarian argitaratuko den artikulu nagusirako.  ETC-prentsa   Berria, 2013-06-09

150 pertsonatik batek du EAN Espektro Autistako Nahasmendua: batez ere, komunikatzeko arazoak izaten dituzte.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-04-05

Espektro autistaren zailtasunaren funtsezko ezaugarria deskribatu beharko bagenu, ziur aski bat etorriko ginateke aipatzean gizarte-gaitasunik eza eta gogamenaren teoriaren garapen-mailako arazoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza sozioemozionala eta ikaskuntza-zailtasunak, Joana Acha / Luixa Reizabal, UEU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus