Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haur-autismoa diagnostikatu zioten une hartan, eta garapen-arazoak zituzten haurrentzako eskola berezi batera bidaltzeko bidea prestatu zioten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Ez adimen urriturik, ez autismoaren arrastorik, ezta besteekin harremanak izateko eragozpen organikorik ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.
Baserrietako atarian zenbat potekarro pilatzen diren ikustea besterik ez dago jabetzeko baserri-giroko autismoak (nork esan behar zuen?) ez diola xiudadekoari batere zorrik: bizia beti beste nonbait dago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
Uste dute adiskideek autismoan bizi naizela, isila bainintzen eta orain urrundurik bainago hemen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 90. orr.
Arabako unitatean, gaixoentzako eta familientzako jarraipen psikiatriko eta psikologikoa eskaintzen dute, eta eskolekin eta autismo espektroko nahasmena duten pertsonak laguntzeko elkarteekin elkarlanean aritzen dira. ETC-prentsa Berria, 2017-09-23
Espektro autista edo Autismoaren Espektroko Nahasmena, (AEN) edo Autismoaren Espektroko Asaldura giza-burmuinaren garapenaren ezintasun taldea da. ETC-entziklopedia Autismoaren Espektroko Nahasmen, Wikipedia
Irudietan oinarritutako programen bitartez, adibidez, askoz errazagoa da Autismoaren Espektroko Nahasmenak (AEN) edota Lengoaiari loturiko Nahasmen Espezifikoak dituztenengana hurbiltzea, haien mundua ulertzea. ETC-prentsa Argia, 2019-03-24
AEN Autismoaren Espektroko Nahasmenduekin lan egiten dutenen erronketako bat da: ahalik eta goizenen atzematea gaitza. ETC-prentsa Berria, 2017-03-30
Eneko Castiñeyrari 3 urte zituela diagnostikatu zioten autismoaren espektroko nahasmendua. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-03-29
Retten sindromea eta autismoaren espektroko nahasmendu guztiak garapenaren nahasmendu orokortuak dira. ETC-entziklopedia Garapenaren nahasmendu orokortu, Wikipedia