Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autentikotasun iz autentiko izatearen nolakotasuna. ik benetakotasun; egiazkotasun; zinezkotasun; kautotasun.

Alegia, konfiantza osokoak zirela, eta ez zuela batere dudarik egiten autentikotasunaz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 59. orr.

Erotu izanaren sentsazioa izan zuen une batez Monikek, ohartu zenean, pare bat ordu lehenago, munduko emakumerik zoriontsuena sentitu zela Karlen ondoan, unearen autentikotasunagatik maitemindurik sentitu zenean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 50. orr.

Zaddie Smithek Generación quemada antologiari egindako epilogoan zioen gaur egungo ipuingile estatubatuarren lanetan maiz bi obsesio daudela presente: heriotzarekiko kezka eta autentikotasunaren galera.  Berria - Kultura   2006-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus