Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autentiko izond egiazkoa, benetakoa.
Hauek autentikoak dira, inolako zalantzarik gabe, Cohibas marka banatzen duen saltzaile ofizialak ekarriak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Gasna-ninia kultura autentikoa zen, esportatzea merezi zuen bakarra. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 40. orr.
Pentsatu zuen mundu honetan ezer ez dela autentikoa, baizik eta noizbait, lehenengo aldian autentikoa izan zen zerbaiten kopia itsusia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 45. orr.
Kontatu zuen langile autentiko bat egon zela kartzelan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 95. orr.
Ofizioaren tranpak ikasi ez dituen aktoreaz baliatzen duk zerbait autentikoa lortzeko. «Kuskue tanden», 2004 - 130. orr.