Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autarkiko izond autarkiari dagokiona.

Propaganda nazionala lagun, lurralde independentea, totalitarioa eta autarkikoa sortu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-09

Merkatuen existentziaren eta dirua erabiltzeko ohituraren zabalkundearen ondorioz, apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da, eta jardueren espezializazioa sortzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Etxea eremu autarkikoa bihurtuko da, harik eta beregaina den bunkerra bihurtzen den arte, iragarri zuen Gubern-ek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Halako gabezi urteak tokatu gabe ere, baserrikoa biziraupeneko kultura da izatez, autarkikoa, ahal den neurrian autosufizientziara jotzen saiatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus