Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haragi gorria erosten zuen Yvanek beretzat, eta autarkia betean bizi ginen gu handik aurrera. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 108. orr.
Adiskidantzaren kasuan, adibidez, bakoitzak lehenengoz bere burua maite behar du, eta soilik ondoren besterena (autarkiaren ideia ote da hau jada?). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Ricardok, ordea, truke librea hobea dela beti autarkia baino frogatzen du, baldin herrialde bakoitza abantaila konparatibo handiagoa duen ekoizpenean espezializatzen bada. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.
Hori egitean autarkikoak izateari utzi zioten, eta jada ezingo ziren autarkiara itzuli, nahi izan balute ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.
Dudarik gabe, beste hainbat ikuspegitatik ere begira dakioke (eta begiratzen zaio) elikatzeari: psikologiatik, politikatik (autarkian, adibidez, kontsumo-ondasunen zerrendak murriztu egiten dira, inportazioak debekatuta), ekonomia hutsetik, erlijio aldetik, modatik etc. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 17. orr.
1950ean, Euskal Herria autarkian bizi zen, Frankismoak ezarritako diktadura zurrunean. Berria - Kultura 2006-02-07