Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

austral 1 izond hemisferioez mintzatuz, hegoaldekoa.

Otsailaren azken aldera uda australa amaitu eta eguraldi txarrak hasiko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Agindu nion don Alejandrok gonbidatuko zuela Biltzarraren partaide izatera; lauso-antza ihardetsi zidan interesa zukeela hemisferio australa bisitatzeko eta bere lehengusu bat, dentista bera, Tasmanian bizitzen jarria zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Lasaitu zenean, lurralde australak itxuratzen zituela, besoa luza eta bil ari zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 174. orr.

2 aurora austral (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Aurora polarra (aurora polar boreala edota aurora polar australa ere bai) gauez zeruan agertzen den distira edo luminiszentzia itxurako fenomenoa da. [...] Ipar hemisferioan, "aurora boreal" izenaz ezagutzen dira; aldiz, hego hemisferioan, "aurora austral" bezala. ETC-entziklopedia   Aurora polar, Wikipedia

Eguzkiaren partikulek goi atmosferan talka egitean sortzen diren argiei deitzen zaie aurora boreala -edo, hobe esanda, poloetako aurora, Hego Polotik hurbilekoa aurora australa baita-. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-09

Aurora australa ikusita lasai hilko dela erraten du. ETC-literatura, saiakera   Zer barkaturik ez, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2011

Aurora polarra (hau da, aurora boreala eta aurora australa). ETC-entziklopedia   Aurora, Wikipedia

3 austral argentinar (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Austral argentinarra (gaztelaniaz: "Austral"), Argentina Argentinako Errepublikan 1985etik 1992ra zirkulazioan egon zen dibisa da. ETC-entziklopedia   Austral argentinar, Wikipedia

4 balea austral (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Balea austral ("Eubalaena australis") Eubalaena generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Balaenidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia   Balea austral, Wikipedia

Debekatua dago Balaena espezieko baleak, hizkera arruntean balea australak deituak, arpoiaz jo edo hiltzea. ETC-literatura, saiakera   Porto Pimeko dama, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007

Urtero errepikatzen duten ibilbidean, balea australak atzera ere itzuli dira haien sorlekura, Valdes penintsulara. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-01

Balearen gehiegizko arrantzak, ordea, arriskuan jarri du espeziea bera -XIX. mendetik balea australen kopurua %90 gutxitu da-. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-30

5 Ozeano Austral (corpusean ez dago; ETCn 76 agerraldi)

Ozeano Australa, Hego Ozeanoa edo Hego Poloko Ozeanoa (eta beste garai batean "Antartikako Ozeanoa" deituta) Lurraren hegoaldean dagoen ozeanoa da, 60° hego latitudeko paraleloaren (edo Zirkulu polar antartikoaren) hegoaldera eta Antartika inguratzen kokatzen dena. ETC-entziklopedia   Ozeano Australa, Wikipedia

-Baita niri ere, baina Ozeano Australean irlarik irla ibiltzen omen hituen surf taulen gainean. ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Ekialderantz joko dute marinelek eta Ozeano Australarekin egingo dute topo. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-14

Horrez gain, Ozeano Australa beste ozeanoak baino azkarrago berotu da. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus