Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
austeritate (ETCn 1.488 agerraldi, horietatik 855 azken sei urteetan) iz soiltasuna, lagungarri eta apaingarririk eza, behar-beharrezkoa bakarrik onartzen duenaren nolakotasuna.
Honek ezein estatuk permititzerik ez daukan indisziplina zekarren: austeritatea estatuen autoarautzeen zati bat da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.
Ezker Batua indar politiko zuhurra da, justiziaren aldekoa, sendotasuna badugu alde guztietatik egiten dizkiguten erasoei eusteko, eta neurriz jokatzen dugula erakusten ari gara kanpainan ere, austeritatearen zentzuan. Berria - Euskal Herria 2004-06-03